Publicador de contenidos
Atrás Abenduak 13: Laura Penagosi elkarrizketa
05·12·2024
Ikaztegietako Udala herriarentzat estrategikoa den proiektu bat garatzen aritu da 2024 honetan zehar: herriko emakumeekin batera eta Emagin elkartearen dinamizazioarekin, hainbat saio egin dira, bertan jaiotako eta jatorri atzerritarra duten emakume ikaztegietarrekin elkar ezagutzeko hainbat saio eginez, euskara eta kulturartekotasuna ardatz.
Proiektuari bukaera emango diogu abenduaren 13an, elkarrizketa ireki batekin. Galtzaundi Tolosaldeko euskara elkarteko kideek Laura Penagos antzezlea eta hezitzailea elkarrizketatuko dute. Gonbidatuta zaude!