Publicador de contenidos
27·11·2017
Abenduak 1, ostirala
Eskolaren Euskararen Eguna
11:00-12:30. Eskolan haurrek taloak egingo dituzte eta herritarrek taloak erosteko aukera izango dute, plazan.
11:30-12:00. Pilota partidak, ikasleen artean.
12:00-12:30. Dantza emanaldia.
14:30-15:45. Euskal kirolak.
15:45-16:00. Txokolate jatea.
16:15. Txoborro magoaren ikuskizuna, udaletxeko areto nagusian.
19:30. Andu Martinez de Rituertoren eskutik, 'Yukon. Urre bilatzaileen arrastoak jarraituz' hitzaldia, udaletxean. Alaskako eki-erdialdeko ibaia, Yukon ibaiaren adarra. Anduk eta bere familiak, urre bilatzaile haiek egin zuten bidean bizitakoa kontatuko du.
.
Abenduak 3, igandea. EUSKARAREN EGUNA
11:30. Aurkezpena. Tolosaldean Euskarak 365 egun mosaikoa egingo da. Tolosaldeko herri guztiekin batera, Ikaztegietak ere bere hizkia marraztu beharko du plazan.
12:00. Herritarron artean hizkia marraztu beharko da, eta zu ere bertan izatea aberasgarria izango da.
Abenduak 13, asteazkena
17:15. Ipuin Txokoa. Ipuin kontalaria izango da, liburutegian.
Abenduak 15, ostirala
19:30. BUAH TXABAL!! antzerkia, Jon Zubiagaren eskutik, udaletxeko areto nagusian.
Euskara gaitzat hartuta, oro har publiko gazteari zuzendutako antzerki lan bat da. Eta hortik gora, euskaldun ororentzat, obran azaleratzen diren egoerak ez baitira gazteen artean ematen bakarrik.
Abenduak 24, igandea
18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, plazara.