Publicador de contenidos

Atrás 2026ko ordenantza fiskalak: hobariak

2026ko Ordenantza Fiskalak onartu dira eta zerga eta tasen hobarien onuradun izateko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da Udaletxean: - Eskaera orria. - Familia-unitate kide guztien dirusarrerak: 2024ko errenta-aitorpena edo dirusarrerarik ez duela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren ziurtagiria. - Familia ugarien kasuan, familia ugariaren titulua.

26·12·2025


2026ko Ordenantza Fiskalak: Hobariak

2026ko Ordenantza Fiskalak onartu dira eta zerga eta tasen hobarien onuradun izateko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da Udaletxean:

  • Eskaera orria.
  • Familia-unitate kide guztien dirusarrerak: 2024ko errenta-aitorpena edo dirusarrerarik ez duela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren ziurtagiria.
  • Familia ugarien kasuan, familia ugariaren titulua.

HOBARIAK:

  • Ondasun Higiezinen Zerga:

Familia ugarien kasuan %50-%90eko hobaria aplikatzen da etxe horretako diru sarrerak kontutan izanda.

  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga:

Familia ugarien kasuan %50-%90eko hobaria aplikatzen da etxe horretako diru sarrerak kontutan izanda eta bakarrik ibilgailu batean.

Ibilgailu elektrikoen kasuan zergaren % 95eko hobaria izango dute.

  • Zabor bilketa eta hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzuaren tasa:

%50-%90eko hobaria aplikatzen da etxe horretako diru sarrerak kontutan izanda.

ORAIN ARTE KASU ASKOTAN ZUZENEAN APLIKATZEN ZEN HOBARIA UDALAREN ALDETIK, BAINO ORAIN ESKAERA AURKEZTU BEHARKO DA NAHITAEZ.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: 2026KO URTARRILAK 23. (EPEZ KANPO AURKEZTUTAKO ESKAERARIK EZ DA ONARTUKO).