Publicador de contenidos

Atrás 2026-2027 ikasturtea: gazteak

Gazteentzat bideratutako ekintzak: lokala eta Gure Plazatxo programa. Izena udaletxean bertan edota 943 65 33 29 telefono zenbakira deituta eman beharko da irailaren 1etik 18ra bitartean. 

24·08·2026


LOKALA

15 urtetik gorako gazteentzat da, eta giltza eskatzeko eskaera egin behar da udaletxean irailean zehar, eta orduan ordaindu beharko da giltzaren fidantza.

TARIFA: Dohainik. Giltzaren fidantza: 20€.

GURE PLAZATXO

12-17 urte bitarteko gazteentzako programa da, haur eta gazteen aisialdiari begirako ekintzak antolatzen dituena, gazteak eurak antolatzaile ere bihurtuz zenbaitetan. Haur eta gazteen aisialdirako, integraziorako eta herriaren biziberritzerako giltzarri den proiektua da. Jokin Murua altzotarra izango da aurtengo begiralea.

TARIFA: Dohainik (Ikaztegietako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaintzen dute)