Publicador de contenidos
Atrás 2025eko ordenantza fiskalak: hobariak
17·12·2024
2025ko Ordenantza Fiskalak onartu dira eta zerga eta tasen hobarien onuradun izateko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da Udaletxean:
- Eskaera orria.
- Familia-unitate kide guztien dirusarrerak: 2023ko errenta-aitorpena edo dirusarrerarik ez duela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren ziurtagiria.
- Familia ugarien kasuan, familia ugariaren titulua.
HOBARIAK:
- Ondasun Higiezinen Zerga:
Familia ugarien kasuan %50-%90eko hobaria aplikatzen da etxe horretako diru sarrerak kontutan izanda.
- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga:
Familia ugarien kasuan %50-%90eko hobaria aplikatzen da etxe horretako diru sarrerak kontutan izanda eta bakarrik ibilgailu batean.
Ibilgailu elektrikoen kasuan zergaren % 100eko hobaria izango dute.
- Zabor bilketa eta hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzuaren tasa:
%50-%90eko hobaria aplikatzen da etxe horretako diru sarrerak kontutan izanda.
ORAIN ARTE KASU ASKOTAN ZUZENEAN APLIKATZEN ZEN HOBARIA UDALAREN ALDETIK, BAINO ORAIN ESKAERA AURKEZTU BEHARKO DA NAHITAEZ.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: 2025EKO URTARRILAK 24. (EPEZ KANPO AURKEZTUTAKO ESKAERARIK EZ DA ONARTUKO).