Publicador de contenidos

Atrás 2024-2025 ikasturterako proposamenak

Ikasturtea amaitzen ari zaigu eta hurrengoari begira jarriak gaude dagoeneko. Datorren ikasturtean azken urteetan izan dugun eskaintza bera izango dugu (yoga, pilates, korrika taldea, gorputz tonifikazioa…), eta irailetik aurrera irekiko dugu horietan izena emateko aukera.

07·06·2024


Ikasturtea amaitzen ari zaigu eta hurrengoari begira jarriak gaude dagoeneko.

Datorren ikasturtean azken urteetan izan dugun eskaintza bera izango dugu (yoga, pilates, korrika taldea, gorputz tonifikazioa…), eta irailetik aurrera irekiko dugu horietan izena emateko aukera.

Oraingo honetan, ordea, bestelako ikastarorik jaso nahi zenuketen galdetu nahi dizuegu. Kirol eskaintzaz gain bestelako ikastaroren batean eman nahiko zenuke izena? Zure proposamena udalera ekartzea eskertuko dizuegu, aztertu ditzagun eta, posible izatera, antolatzen has gaitezen. Ikastaroek ez dute zertan ikasturte osokoak izan, izan daitezke aste edo hilabete batzuetan egiteko modukoak.

Idatzi hemen zure proposamenak, eta bota papera udaletxeko buzoian edo ekarri udaletxera bertara:

Eskerrik asko!