Publicador de contenidos
2024·05·06
Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere Ikaztegietako komunitate sahararrak, udalarekin batera, festa bat antolatu du Ikaztegietan. Maiatza hilabete seinalutua da egutegiean: 1973ko maiatzean sortu zen Fronte Polisarioa, eta hamar egun beranduago hasi zen saharar herriaren aldeko borroka.
Gaur egungo egoera politikoaren berri izateko eta saharar-euskaldun komunitateak elkarrengana gerturatzeko eguna izango da maiatzaren 18koa Ikaztegietan.
Egitarau betea dakargu:
11:00 Liburu aurkezpena eta solasaldia, erabilera anitzeko aretoan
Kristina Berasain, Sahara, herri bat erresistentzian liburuaren egilea
Taleb Alisalem, Sahara Occidental, un viaje a la libertad liburuaren egilea
*Euskara-hassania itzulpena egongo da. Ekarri mugikorra eta aurikularrak!
13:30 Bazkari sahararra, plazan
Tiketak Ostatun, 15 eurotan. Azken eguna: maiatzak 12
16:30 Kontzertua, Hayuh Ramsi musikariarekin
Eguna plazan igaroko dugu eta eguerditik aurrera musika eta erakusketa izango dira plazan jarriko den haiman.
OHARRA: Irabazi guztiak saharar komunitatearentzat izango dira.
Animatu eta goza dezagun eguna denok ekarrekin!!