Publicador de contenidos

Jubilatuentzako irteera maiatzaren 31n

Maiatzaren 31rako irteera bat antolatu dugu herriko jubilatuentzat*. Urdaibaira joango gara goiza pasatzera, elkarrekin bazkalduko dugu Muruetan eta, Gernikan arratsalde pasa egin ondoren, Ikaztegietara etorriko gara bueltan.

2024·04·17


Maiatzaren 31rako irteera bat antolatu dugu herriko jubilatuentzat*. Urdaibaira joango gara goiza pasatzera, elkarrekin bazkalduko dugu Muruetan eta, Gernikan arratsalde pasa egin ondoren, Ikaztegietara etorriko gara bueltan.

Hona egitaraua:

9:00           Irteera Ikaztegietako kiroldegitik

11:00         Bi aukera. Markatu zurea, mesedez:

5-6 kilometroko ibilalditxoa Urdaibain zehar (ibilbide laua)

Mundakan egonalditxoa (autobusean joanda)

Ondoren, hitzaldia “Guggenheim Urdaibai STOP” plataformaren eskutik

14:30         Bazkaria Kamiñoko jatetxean

                  MENUA (40€):

Askotariko iberikoak eta frijituak

Legatza brasan goarnizioarekin

Etxeko tarta izozkiarekin

Ogia, kriantza ardoa eta kafea

Ondoren, arratsalde pasa Gernikan, bakoitzak bere kontura

19:00         Ikaztegietara buelta

 

OHARRAK:

  • Udaletxean eman behar da izena eta orduan egingo da ordainketa.
  • *Jubilatuak: 60 urtetik gorakoak. Ezintasuna dutenak zaintzailearekin joan daitezke.
  • Jubilatuak edo herrikoak ez direnak ere apuntatu daitezke, eta autobusean lekua badago joan ahalko dira, herriko jubilatuek lehentasuna izanda beti ere.

ORDAINTZEKO AUKERAK:

Jakin badakigu erretirodun guztien egoera ekonomikoa ez dela berdina eta, horregatik, hiru aukera proposatzen dizkizugu bidaiaren gastuei aurre egiteko.

ZER ORDAINDU DEZAKET?

(borobildu zure aukera)

ORDAINDUKO DUDANA, GUZTIRA:

1. aukera

Goizeko hitzaldiari dagokion gastua (15€ buruko) eta bazkaria (40€), biak ordaindu ditzaket.

55€

2. aukera

Bazkaria bakarrik ordaindu dezaket.

40€

3. aukera

Hilabetean 1080€ko pentsioa baino gutxiago jasotzen dut, eta gastu guztiak udalak ordaintzea eskatzen dut.

0€

ZAINTZAILEAREKIN JOANGO NAIZ? BAI / EZ

Egin dudan aukerari (1., 2. edo 3.) zaintzailearen gastuak ere gehitu nahi dizkiot. Hau da, nire gastuak eta nire zaintzailearenak ordaindu ditzaket.

Egin dudan aukera (1., 2. edo 3.) bere horretan mantendu nahi dut, eta zaintzailearen gastuak udalak ordaintzea eskatzen dut.

*Autobusa Udalak ordainduko du.

Izena emateko azken eguna: maiatzak 10

Zalantzaren bat baduzu zatoz udaletxera eta galdetu!