Publicador de contenidos
Atrás "Ziklikoki bizi" tailerrak Askaziren eskutik
08·04·2024
Jaione Guisasola da Askaziren atzean dagoen hezitzaile menstruala, eta Ikaztegietara gonbidatu dugu tailer batzuk eskain diezazkigun. Bere hitzak ekarri dizkizugu etxera, tailer hauen nondik norakoetan murgildu zaitezen:
Umetatik jasotako mezu eta informazioa urria, zehaztasun gutxikoa, kontrajarria, negatiboa, nahasia eta aldakorra izan da. Ezjakintasun horren aurrean zalantzak, beldurrak, urduritasuna eta egunerokoari aurre egiteko gaitasun falta sortzen da. Egoera honi aurre egiteko heziketa beharrezkoa da.
Ikastaro honetan ziklikotasuna ikuspegi desberdinetatik lantzen da: gutxieneko ezagutza biologiko batzuk sendotu edota ikastea, hilekoa kudeatzeko produktu desberdinen ezagutza eta erabileraren inguruko ezagutzak zabaldu eta sakontzea, autozaintza eta autoezagutzarako teknikak ikastea erregistroaren edota elikaduraren bitartez eta feminitate eta zikloaren inguruko mito eta sinismen faltsu errotuak identifikatu eta hauekin etetea. Ziklikoak diren emakumeek* ziklikotasun hori ezagutu, ulertu, onartu eta maitatzen ikasteko.
EGUNAK: Apirilak 19, maiatzak 3, 10 eta 24 |
ORDUA: 18:00-20:00 |
LEKUA: Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan |
Izena eman gabe bertaratu zaitezke, baina antolaketa lanak errazteko udaletxean izena ematea eskertuko genuke. Telefono zenbaki honetara deituta: 943 65 33 29; edo hona Whatsapp edo Telegram mezu bat bidalita: 688 635 775.
*Tailerrak gaztelaniara itzultzeko xuxurlaria behar baduzu, jakinarazi iezaguzu aurretik, mesedez.
Animatu eta zatoz zure amarekin, alabarekin, amonarekin, lagunekin…