Publicador de contenidos
Atrás "Hitz egin dezagun gure zaintzez" ikastaroan izena emateko epea luzatuta
08·10·2025

Ikastaroan izena emateko epea urriaren 31ra arte luzatu da.
Pentsatu al duzu inoiz zahartzean nork zainduko zaituen? Nola nahi duzun izan zaindua? Pentsatu al duzu inoiz zure heriotzean? Zer nahiko zenukeen, eta zer ez? Eutanasia eskubidea erabili nahi ote zenukeen, edo egin behar ote zenukeen aurretiazko borondateen agiria…
Horren guztiaren eta gehiagoren inguruan pentsatzeko ikastaroa eskainiko du Olaia Arana adituak. Gure osasunarekin eta ongizatearekin du zerikusia horrek, eta momentuko presakako erantzunak baino, denborarekin egindako hausnarketa eskatzen du. Horretarako balio du ikastaroak.
Hauek dira ikastaroaren egunak eta gaiak:
|
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
|
|
1. Zaintza pertsonalak. Zaintzea ez da inprobisatzen. |
Urtarrilak 8, osteguna, 17:30-19:30 |
|
2. Zaintza medikoak. Aurretiazko borondateen agiria eta eutanasia. |
Urtarrilak 22, osteguna, 17:30-19:30 |
|
3. Zaintza administratiboak. Prebentziozko notario-ahalordeak, izatezko zaintza eta kuratela. |
Otsailak 5, osteguna, 17:30-19:30 |
|
4. Zaintza ekonomikoak. Testamentuak, herentziak eta baliabide sozial eta ekonomikoak. |
Otsailak 19, osteguna, 17:30-19:30 |
TARIFA: Saio bat 5€ / 4 saioak 15€ / TARIFA SOZIALA: Dohainik
*Kopuru minimo bat apuntatzea beharrezkoa izango da ikastaroa sortzeko. Izen-ematea bukatzen denean jakinaraziko dugu.