Publicador de contenidos
24·09·2021
- Noiz: Urriak 1 ostirala, 19:00etan (izen emate kopuruaren arabera 17:00etan bigarren pase bat jartzea baloratuko da).
- Non: Erabilera anitzeko aretoan.
- Izen ematea: Udaletxera gerturatuta edo 688 635 775 Whatsapp zenbakian. Azken eguna irailak 28.
*Covid19 dela eta ezarritako aforoa kontrolatzeko, aurrez izena eman beharko da eta herritarrek izango dute lehentasuna
"Aritz Ganboa de Miguel dut izena. Nafarroako bi herrietan, Arruazu Sakanan (Aitaren partetik) eta Izaba Erronkarin (Amaren partetik) jatorria duen Arruazuko artzain bat naiz. Natura eta landa eremua izan dira beti nire pasio nagusiak eta pasio hauek nire ogibide eta bizimodu bihurtu dira artzaintzaren bidez. Lan hau ederki uztartzen da nire afizioetariko batekin: Mendi laisterketak. Artzaintzak mendiari zein naturari lotzen nau, horrela egiten dute bat nire bi pasioek, kirola eta natura!
Istorio bat kontatzera natorkizue. Nirea ez den baino bere parte naizen, garen istorioa. Idatzirik, idazten eta idazteko dagoen istorioa!
Istorio honek erronka batera eraman nau. Bakarrik egiterik izango ez dudan erronka batera. Inguratzen gaituen giza ondarea zein kultur, ingurune, paisai, ekonomi, histori, gastronomi… ondarearen balioa ezinbestekoak izango dira. Neurri berean, erronkak, hauexek balioan jartzeko asmoa izango du, finean, izan zirelako garela eta garelako izango direla aditzera emateko!
Arruazun Idiazabal J.I. duen gazta bat egin eta mendian zehar korri eginez Izabaraino eramango dut soinean, Pirinioak zeharkatuz etapa bakar batean, bertako artzain batek eginiko Erronkariko J.I. duen gazta batekin elkartzeko helburuarekin. Bidean gertatuko den guztia dokumental batean bilduz.
Erronka 2019ko Urrian izango da."
ERRONKA ETA ISTORIO HONEN PARTE IZATERA GONBIDATUTA ZAUDE. ONGI ETORRI!!