Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Albisteak eta agenda

Gipuzkoako Herri Txikietako Finala 2023

2023·05·24

Gipuzkoako Herri Txikietako Finala 2023

Maiatzaren 27an, larunbata, 18:30etan. Ikaztegietako pilotalekuan. Joanekoa: Kutturru - Aizarnazabal 17:30etan plazan Pako Belea konpartsarekin bildu eta kalejiran pilotalekura. Jatekoa eta edatekoa ez da faltako.

2023·05·24

"Zutik!" filmaren emanaldia

Noiz: Maiatzaren 26an, 17:30etan Non: Erabilera anitzeko gela Filma euskaraz izango da. Haur bakoitzak guraso edo arduradun batekin egon beharko du. Krispetak banatuko zaizkie haurrei.

Memoria historikoaren bulegoa

2023·05·12

Memoria historikoaren bulegoa

Aurreko batean jakinarazi genizuen bezala, Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, Gerra Zibilari buruzko ikerketa bat jarri du martxan. Bada, ikerketa aberaste aldera, jakin ezazue memoria bulegoa martxan dela udaletxe azpiko aretoan. Bulegoaren helburua honakoa da: 1936-1945 urteen artean Ikaztegietan jazotako gertaeren inguruko testigantzak jasotzea herritarren eskutik. Bulegoa maiatzean zehar asteazkenetan egongo da zabalik, goizeko 10:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Ahalik eta ikerketa osatuena lortzeko ezinbestekoak dira herritarren testigantzak. Beraz, informazioa izanez gero edota zerbait jakin dezakeen norbait ezagutuz gero, eskertuko genuke memoria bulegoarekin edo Udalarekin harremanetan jartzea.

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautuko duen Udal Ordenantzaren galdeketa publikoa

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1. artikuluan xedatu denaren arabera ERAGIN LINGUISTIKOAREN EBALUAZIOA arautzen duen UDAL ORDENANTZAren galdeketa publikora bideratzen dugu gure web-atariaren bidez, bertan jasotzeko Ordenantzak zein norbanakorengan eta erakunde adierazgarritan eragina izan dezakeen eta norbanako nahiz erakunde adierazgarri horien iritzia, Otsailaren 1etik otsailaren 28ra.

 

 

Tolosaldeko emakumeen etxea
Web edukia bistaratu

Ikaztegietako Ataria

Web edukia bistaratu
Goierriko hitza Goimen Herritarrekin martxan euskadi.eus gipuzkoa.eus gipuzkoa.eus gipuzkoa.eus