Ikaztegitako Haurreskola
Zentro hau Ikaztegietako Udalak sortu, mantendu eta zaintzen du eta HAURRESKOLAK Partzuergoak kudeatzen du, bi erakundeek sinatutako hitzarmenaren bidez. 2014-2015 geroztiz eskolako eraikinean kokatzen da eta 10 umeentzako lekua du.
- 16 aste eta 2 urte bitarteko haurrentzat da.
- Haurra jaio aurretik ezin izango da izena eman. Haurraren heziketa osoa garatu, heziketa-prozesuan izan ditzakeen hutsune eta gabeziak prebenitu eta konpentsatuko dituen heziketa erraztu. Heziketa orokorra sustatu, heziketa sortzailea programatu eta gurasoei heziketa paraleloa eskaini.
Ordutegia eta egutegia:
- Haurreskolek irailetik uztailera bitartean eskainiko dute zerbitzua, bi hilabete horiek barne. Haurreskolako-egutegia familia guztiei emango zaie ikasturte hasieran eta bertan adieraziko dira, haurreskolak haurrak hartuko dituen egunak, baita oporraldiak ere.
- Haurreskola 8:15etik 15:15etara dago zabalik.
- Haurreskolak Partzuergoan sartzen den haur orok egokitze-epea beharko du.
Izena emateko epea:
- Maiatzean: Irailean, urrian edo azaroan hasteko.
- Urrian: Abenduan, urtarrilean edo otsailean hasteko.
- Urtarrilean: Martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasteko
Matrikularekin batera Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Matrikula-inprimakia
- Egokitzapen-aldia: 91 € (matrikula formalizatzean ordainduko dena)
- Gurasoen edo ordezkari legalaren NANaren kopia.
- Familia-liburuaren kopia.
- Barematzeko eta hileko kuota zehazteko beste dokumentuak.
- Pertsona fisikoen azken errenta-aitorpena.
- Familia-unitatearen errolda-agiria edo aitaren edo amaren lantokia udalerrian bertan dagoelaziurtatzen duen agiria.
- Enpresak emandako lan-egoeraren egiaztagiria.
- LANBIDEko (INEM) txartela, langabezian egonez gero.
- Guraso bakarreko familiaren egiaztagiria.
- Haurrak, aitak, amak edo neba-arrebaren batek duen ezintasun egiaztagiria.
- Familia ugariaren egiaztagiria.
Jatorduak:
- Hezkuntza-langileek emango diete jaten haurrei.
- Haurrei janaria emateko unean hura baldintzarik hoberenean egon dadin, Haurreskolak-eko Partzuergoak Haurreskolan jaten geratzen diren haur guztiei termoa oparitzen die.
Deskargatu
Izena emateko orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa - 2015-2016 ikasturtea .
Deskargatu
2015-2016 ikasturteko kuotak [pdf]
Zuzendaritza Batzordearen erabakia_Kuotak kudeatzeko araudia .
- Helbidea: San Lorentzo 27 - 20267 Ikaztegieta (Gipuzkoa)
- Telefonoa: 943 650 346
- Faxa: 943 650 346
- Posta elektronikoa: ikaztegiera.ikaztegieta@haurreskolak.eus
