Berriak

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

2018·12·10

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

Abenduaren 24an, arratsaldeko 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera izango da, plazan.

Hitzaldia abenduaren 14an

2018·12·10

Hitzaldia abenduaren 14an

"Mendebaldeko sahararren borroka, historia eta istorioak" ikus-entzunezko hitzaldia izango da, abenduaren 14an, arratsaldeko 19:00etan, herriko sahararren eskutik, Udaletxeko balio anitzeko aretoan.

Abenduak 3: Euskararen Eguna

2018·11·30

Abenduak 3: Euskararen Eguna

Abenduaren 3an euskeraren eguna izanik, Ikaztegietako Herri Eskolak, egun osoko egitaraua prestatu du. Eskola-herria lotura sendotu asmoz, festa horretan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritar guztiak. Ekintzak plazan izango dira eta egitaraua honako hau da: 9:00- 11:00 Ikasleek talo tailerra izango dute. 11:00-12:30 Herritarrentzat taloak salgai, 50 zent. / taloa 12:00- 12:30 Dantza emanaldia 14:30- 15:45 Euskal kirolak 15:45- 16:00 Txokolate jana Animatu zaitezte giro paregabea izango dugu eta!

Udaleko etxez etxeko laguntza zerbitzua

2018·11·26

Udaleko etxez etxeko laguntza zerbitzua

Ikaztegietako Udaleko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen udal arautegiaren behin betiko onespena.

Azaroak 25: Indarkeria matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Erretirodunen Eguna

2018·11·19

Azaroak 25: Indarkeria matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Erretirodunen Eguna

12:00. Artantxuriketan, ama-alabak kantuan. Garai bateko baserriko sukaldean arta zuriketan antzeztuz, kantu eta kontakizunen saioa. Udaletxeko areto nagusian. Ondoren. Elkarretaratzea zubian, Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxista salatzeko. 14:00. Erretirodunen bazkaria, Ostatu tabernan.

Hitzaldia:

2018·11·19

Hitzaldia: "Mikromatxismoak eta estereotipoak"

Azaroaren 24an, larunbata: Onintza Enbeitaren eskutik hitzaldia: "Mikromatxismoak eta estereotipoak". 12:00etan.

Azaroaren 23an Euskaraldiari hasiera

2018·11·19

Azaroaren 23an Euskaraldiari hasiera

19:00etan: Euskal Herri mailan egingo den Euskaraldiari herrian hasiera emateko trikipoteoa egingo da, Ostatutik Zubiaurrera.

Herri krosa azaroaren 17an

2017·11·12

Herri krosa azaroaren 17an

16:15: Haurrentzako Herri Krosa 16:30 Herri Krosa 15:00- 17:30: Gazte Taldeak, Greziako errefuxiatuekin lan egiten duten Zaporeak proiektuarentzat neguko arropa eta barruko arropa berria bilduko ditu, plazan jarriko duen postuan.

Dokumentala:

2018·11·12

Dokumentala: "Aralar, mundua lekua den lurra"

Azaroak 16an, ostirala, "Aralar, mundua lekua den lurra" dokumentalaren emanaldia izango da, udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan. Ondoen, egileekin solasaldia.

EUSKARALDIA Ikaztegietan

2018·11·07

EUSKARALDIA Ikaztegietan

Euskaraldia 11 egunez euskararen inguruan hartu dugun konpromiso bat da, ez atxikimendua emate hutsa. Hori dela eta, ariketa ahalik eta ongien egiteko eta hartutako konpromisoa ongien betetzeko, zalantzak argitzeko saiora gonbidatzen zaituztegu ostiralean, udaletxean. - Azaroak 9, 19:00: ZALANTZAK ARGITZEKO SAIOA Gogoratu, bestalde, txakolin dastaketa izango dugula igandean, plazan. - Azaroak 11, 12:00: TXAKOLIN DASTAKETA Euskaraldiari hasiera trikipoteo batekin emango diogu: - Azaroak 23, 19:00: TRIKIPOTEOA, Ostatun hasita