Eduki publikatzailea

Udaletxeko telefonoa

2021·10·05

Udaletxeko telefonoa

Aurreko batean jakinarazi genizuen moduan, denbora batez udaletxean telefonorik gabe egon gara. Ohar honekin jakinarazten dizuegu dagoeneko martxan dugula.

TIPI-TAPA eta Oroimen Tailerra berriro ere martxan

2021·10·05

TIPI-TAPA eta Oroimen Tailerra berriro ere martxan

Tipi-tapa eta oroimen tailerrarekin hasteko asmoa du Ikaztegietako udalak. Bi ekintzak osasun neurriak jarraituz gauzatuko dira eta momentuz, tipi-tapan ibilaldia bakarrik egingo da, ez da hamaiketakorik izango. TIPI-TAPA Urriaren 14tik aurrera, ostegunero, 10:00etan. Aurreko urteetan bezela bi ibilaldi izango dira, luzea eta motza. OROIMEN TAILERRA Urriaren 19tik aurrera, astearte eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara. Izena emateko udaletxera gerturatuta edo 943.65.33.29 zenbakira deituta.

Udaletxean telefonorik gabe

2021·09·24

Udaletxean telefonorik gabe

Zentralitako arazo baten ondorioz, udaletxean telefono finkorik gabe gaude. Zentralita berria jarri beharra daukagu eta lan horiek gauzatzeak bere denbora dakar. Urriaren hasiera aldera zentralita berria prest izatea espero dugu. Bitarte horretan telefono finkorik gabe egongo gara. Beraz, udaletxearekin harremanetan jarri nahi baduzu, bertara gerturatu edo bidali mezu bat udala@ikaztegieta.eus helbidera. Barkatu eragozpenak.

2021·09·24

"Bideak" dokumentalaren emanaldia

 Noiz: Urriak 1 ostirala, 19:00etan (izen emate kopuruaren arabera 17:00etan bigarren pase bat jartzea baloratuko da).  Non: Erabilera anitzeko aretoan.  Izen ematea: Udaletxera gerturatuta edo 688 635 775 Whatsapp zenbakian. Azken eguna irailak 28. *Covid19 dela eta ezarritako aforoa kontrolatzeko, aurrez izena eman beharko da eta herritarrek izango dute lehentasuna

Pedaleei eragain klima aldaketa geldiarazteko

2021·09·24

Pedaleei eragain klima aldaketa geldiarazteko

Irailaren 24tik urriaren 3ra, ASTEKLIMA Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen bigarren edizioa ospatuko da. Ikaztegietako Udalak ere bat egin nahi izan du aldaketa klimatikoaren aurkako borrokarekin, eta herritarrak sentsibilizatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira.

Euskara ikastaroak

2021·09·16

Euskara ikastaroak

Ikaztegietako Udalak eskualdeko euskalgintzako hainbat eragilerekin elkarlanean 2021-2022 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dituela jakinarazi nahi dizu. Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu zaitezten. Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo da, eta izena ematen duzuenon artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko da. Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herrian bertan eskainiko dira. Urtero bezala, herrian sortzen diren ikastaro guztiak Udalak diruz lagunduko ditu. Matrikula epea: Irailaren 22ra arte luzatuko da. Informazio gehiagorako idatzi lasai edo hurbildu udalera: Ikaztegietako Udala: udala@ikaztegieta.eus Ikaztegietako Udalak Ikaztegietako euskararen normalizazioan, guztiokin batera, urratsak ematera gonbidatzen zaitu. Animatu eta ikasi euskaraz!

Arazoak telefonoarekin

2021·09·07

Arazoak telefonoarekin

Arazoak ditugunez telefonoarekin, jarri harremanetan gurekin korreo honen bitartez: udala@ikaztegieta.eus

Zabor-bilketa erreziboak (2021eko 2. seihilabetea)

2021·09·03

Zabor-bilketa erreziboak (2021eko 2. seihilabetea)

2021eko 2. seihilabeteko zabor-bilketa erroldari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna urriaren 8a da. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik

Hitzaldia:

2021·06·22

Hitzaldia: "Nutrizioa eta osasuna"

Hizlaria: Jesus Martinez Noiz: Ekainak 30, asteazkena 19:30tan Non: Erabilera anitzeko aretoa Izen ematea: Udaletxean edo telefonoz (943653329). Azken eguna ekainaren 28a. *Covid19 dela eta ezarritako aforoa kontrolatzeko, aurrez izena eman beharko da eta herritarrek izango dute lehentasuna.

San Juan sua

2021·06·17

San Juan sua

Ohiturari jarraituz, ekainaren 23an, asteazkena, gaueko 22:00tan sua piztuko dugu herriko pla-zan. ANIMATU! *Covid19 dela eta ezarritako neurriak errespetatu behar dira

‘Suak harrotuz’ ibilbide antzestua

2021·06·17

‘Suak harrotuz’ ibilbide antzestua

San Joan eguna hemen da, eta bezperan Euskal Herriko txoko guztietan San Joan suak pizteko eguna da. Horri lotutako emanaldia da Suak harrotuz ibilbide antzeztua, eta Ikaztegietan izango dira ekainaren 22an. Solstizioa, ohiturak eta emakumeen lana balorean jartzea du helburu. Eguzkia, amalurra, errituak, sorginak, sendabelarrak… ibilbide honekin jai hauen jatorri-ra joan nahi dute. Sorgin gaizto, itxusi eta zaharren ikuspegia irauli nahi dute. Ordu erdiko iraupena du, eta herriko gune ezberdinetan banatuta egingo dituzte saioak 10 pertsonako taldeetan banatuta egingo dira saioak herriko gune ezberdinetan. Izen emate kopuruaren arabera, 18:00etatik 20:00etara bitartean banatuko dira saioak. Adin tarte guztietarako egokia da antzezlana. Izena emateko azken eguna ekainak 21 astelehena da. Udaletxeko 943 65 33 29 tele-fono zenbakira deitu beharko da. *Covid19 dela eta ezarritako neurriak errespetatu behar dira

Herriko Ostatuaren kudeaketa deialdia

2021·05·19

Herriko Ostatuaren kudeaketa deialdia

Herriko Ostatuaren kudeaketa kontratua amaitzear dago. Jakinarazten zaizue deialdi berria martxan jartzear dela eta Ikaztegietako Udaletxeko kontratatzailearen profilean iragartzen denetik, hau da, maiatzaren 20tik, 15 eguneko epea egongo dela proposamenak aurkezteko. Informazio guztia: http://contratacion.euskadi.eus eta udaleko kontratzailearen profilean.