Eduki publikatzailea

Hitzaldia: Pornografía web como productora de masculinidad prostituyente

2019·11·11

Hitzaldia: Pornografía web como productora de masculinidad prostituyente

Azaroaren 15ean izango da Urko Perezen eskutik, 19:00etan, Udaletxeko erabilera anitzeko gelan.

Hitzaldia:

2019·11·07

Hitzaldia: "Nola bizi hondakinik sortu gabe"

Azaroaren 8an izango da, Maddalen Diazen eskutik, 19:30etan, erabilera anitzeko gelan.

Jubilatuen eguna

2019·11·06

Jubilatuen eguna

Aurreko urteetan bezala aurten ere 3. adinekoen eguna antolatu dugu elkarrekin bildu eta egun atsegin eta polit bat pasa dezazuen. Egitaraua: 11:15ean meza 12:15ean Sutarri dantza taldearen emanaldia erabilera anitzeko gelan 14:00etan bazkaria Herri ostatuan Bazkarira joan nahi duenak udaletxean izena eman beharko du Azaroaren 13a baino lehen eta 5€ ordaindu.

Josteko tailerra azaroaren 9an

2019·11·04

Josteko tailerra azaroaren 9an

Josteko tailerra: Botoia, kremailera, bajuak, zuloak… nola josi? 10:00etatik 12:00etara, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Oharra: Azaroak 4 da izena emateko azken eguna.

Izarren behaketa

2019·11·04

Izarren behaketa

Kulturaldiaren barruan izarren behaketa saioa dago antolatuta, Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean. Saio hau asteartea azaroak 5ean egitekoa zen, baina egun horretarako eguraldiaren aurreikuspena txarra denez ABENDUAN EGINGO DA SAIOA. Aurrerago jakinaraziko zaizue data zehatza.

2019ko Gorte Nagusietarako Hauteskundeen mahaiaren osaketaren zozketa

2019·10·11

2019ko Gorte Nagusietarako Hauteskundeen mahaiaren osaketaren zozketa

2019ko urriaren 16an egingo da, goizeko 9:00etan.

Hauteskunde Orokorretarako hautesle zerrendak

2019·09·27

Hauteskunde Orokorretarako hautesle zerrendak

2019ko azaroaren 10eko Hauteskunde Orokorretako hautesle zerrendak ikusgai daude. Noiz: irailaren 30etik urriaren 7ra. Non: Udaletxeko bulegoetan.

Zabor-bilketa erreziboak (2019ko 2. seihilabetea)

2019·09·18

Zabor-bilketa erreziboak (2019ko 2. seihilabetea)

2019ko 2. seihilabeteko zabor-bilketa erroldari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna urriaren 11 da. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik.

Egin jauzi eta bihurtu mintzalagun Ikaztegietan!

2019·09·09

Egin jauzi eta bihurtu mintzalagun Ikaztegietan!

Euskara ikasteaz gain gure herrian euskara praktikatzeko aukera ere eman nahi genuke. Herritar guztiak gonbidatuta daude ekimen honetan parte hartzera; bai euskara praktikatu nahi dutenak eta baita ere, euskara praktikatu nahi duten horiei laguntzeko prest daudenak.Hemen Mintzalagun egitasmoari buruzko informazioa:

Euskara ikastaroak

2019·09·09

Euskara ikastaroak

Ikaztegietako Udalak UEMArekin elkarlanean 2019-2020 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dituela jakinarazi nahi dizu. Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu zaitezten.