Eduki publikatzailea

Lanpostu eskaintza

2021·01·05

Lanpostu eskaintza

Enplegua Sustatzeko Toki-ekintzetarako 2020ko LANBIDEko kontratazioetarako laguntza bidez ez denez kontrataziorik egin, Ikaztegietako udalak balio anitzeko peoi bat kontratatzeko asmoarekin aurrera jarraitzen du eta honako hau da eskaintza. 12 hilabeteko lanaldi osoko aldi baterako kontratua izango da. Herriko lan eta instalazio publikoen mantenua eramateko, parke eta lorategien eta hiri altzarien mantenua, kale garbiketa, igeltseritza, iturgintza, arotzeria eta argiteria lan txikiak. Ezinbestekoa izango da euskara jakitea, langabezian egotea (Lanbiden ziurtatuta edo eguneratutako bizitza laborala aurkeztuz) eta gida baimena izatea. Baloratuko da aipatutako lanetan ezagutza izatea. Interesa duenak Ikaztegietako udaletxean edo Lanbiden eman beharko du izena urtarrilaren 15a bitarte.

Irakurle taldea

2021·01·05

Irakurle taldea

Irakurle taldearen bigarren saioa Noiz: Urtarrilak 19, asteartea Non: Udal liburutegian Liburua: Karmele Jaioren Aitaren etxea Izen ematea: Udaletxean

Sutarako egurra

2021·01·05

Sutarako egurra

Azken egunetan herrian egin diren podaketa lanetatik sortu den sutarako egurra hartzeko interesa duen herritarrak eman dezala izena udaletxean urtarrilak 8, ostirala, 12:00ak bitarte. Interesa duen herritar kopuruaren arabera baliteke zozketa egitea, egokitu zaionari ostiralean bertan deituko zaio.

Gabonetako saskien zenbakiak

2020·12·23

Gabonetako saskien zenbakiak

Udalak herritarren artean Errigorako lau saski banatuko ditu. Zozketa abenduaren 23an egin zuten eskolako umeek eta zenbaki sarituak honako hauek izan dira: 102 (ordezko zenbakia: 070) , 052 (ordezko zenbakia: 110), 064 (ordezko zenbakia: 010) eta 002 (ordezko zenbakia: 003). Zenbaki saritua duten herritarrak Udaletxetik pasatu beharko dira saskiaren bila. 15 egun pasa ondoren saskien bila pasatu ez badira, ordezko zenbakiak hartuko dira kontutan.

Tolosaldeko Kontsumo Bulegoaren abisua

2020·11·19

Tolosaldeko Kontsumo Bulegoaren abisua

Azken egunotan hainbat herritarrek ustez argia eta elektrizitatea merkaturatzen duen energia aholkulari baten deia jaso dute, eskaintza baten berri emanez. NANa eta kontu korronteko zenbakia eskatzen dituzte, beste datu pertsonal batzuekin batera. Honen aurrean, Tolosaldeko Kontsumo Bulegotik gogorarazten da inoiz ez direla datu horiek telefonoz eman behar. Ez behintzat norekin hitz egiten ari garen ziurtasunez jakin gabe, eta kontratatuko dugunaren aurretiazko froga idatzirik izan gabe.

Udal eraikinak normaltasunera bueltatuz

2020·10·20

Udal eraikinak normaltasunera bueltatuz

Gaurtik aurrera, udal eraikinen erabilera malgutzen hasiko gara, eta garbitasun eta higiene neurriak bete daitezen beharrezko materiala jarri dugu.

Irakurle taldea

2020·10·20

Irakurle taldea

Irakurle taldea martxan jartzera doa Ikaztegietan. Lehen saioa euskal emakume idazleen irakurketa feminista tailerra izango da. Beharrezkoa da izena ematea udaletxera deituta 943653329 zenbakian.

Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruzko saio praktikoa

2020·10·20

Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruzko saio praktikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Ikaztegietako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du urriaren 27an, 18:00etan, Balio anitzeko aretoan. Izena emateko udaletxera deituta 943653329 zenbakian edo argitu@gipuzkoa.eus helbidean.

Kirol ekintzak. 2020-2021 ikasturtea

2020·10·08

Kirol ekintzak. 2020-2021 ikasturtea

Azken urteetako bidea jarraituz, aurtengo ikasturterako ere udalak kirol ekintzak antolatu ditu. Bizi dugun egoera dela eta, segurtasun eta higiene neurriak errespetatuko dituzten ekintzak egitea da gure asmoa, eta horretarako zenbait aldaketa egin ditugu ikastaroetan.

EUSKARALDIA 2020

2020·10·05

EUSKARALDIA 2020

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Gutxieneko baldintza euskara ulertzea da. 2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz; orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak. 2020an burutuko da bigarren edizioa, azaroaren 20tik abenduaren 4ra eta, oraingoan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egin zaie eta Ikaztegietako udalak entitate moduan parte hartuko du. Herritarrei norbanako bezela parte hartzera gonbidatzen zaituzte Ikaztegietako udalak. Izena emateko www.euskaraldia.eus web orrian. AUKERATU ZURE ROLA! AHOBIZI EDO BELARRIPREST!

Kiroldegian bertako produktuak jasotzeko aurkezpen bilera

2020·10·05

Kiroldegian bertako produktuak jasotzeko aurkezpen bilera

Larreta esnekiak, Aranburu oilategiko arrautza eta sagar zukua eta Belardipeko erleak-en erle jatorriko gaiak jasotzeko aukera egongo da kiroldegiko gelan. Bilera eguna: Urriak 8 Ordua: 18:00 Lekua: Erabilera anitzeko gela Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta osasun gomendioak bete beharko dira. Etorri ezin duenak galde dezala udaletxean eta informatuko zaio.

Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruzko saio praktikoa

2020·09·29

Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruzko saio praktikoa

Urriaren 6an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Udaletxeko balio anitzeko aretoan.