Berriak

Epaimahaigaien zerrenden erakusketa

2018·09·10

Epaimahaigaien zerrenden erakusketa

Indarrean dagoen 5/1995 Epaile-Auzitegiaren Lege Organikoan agindutakoa betez, Ikaztegietari dagokion zerrenda jendaurrean jartzen da 7 egunez. Jendaurreratzen datak: irailaren 11tik, asteartea, irailaren 19ra, asteartea, biak barne. Zozketa Donostiako Atotxako Justizia Jauregian burutuko da 2018ko irailaren 26an, goizeko 10:00etan.

Memoria tailerra

2018·09·10

Memoria tailerra

Ikaztegietako Udalak oroimena lantzeko tailerra antolatuko du adinekoentzat (60 urtetik gorakoak). Irailetik ekainera izango da eta lortu nahi diren helburuak hauek dira: - Bizi-kalitatea hobetzea. - Etorkizunean eman daitezkeen nahasteak aurrezaindu edo atzeratu. - Gaitasun kognitiboen galera aurrezaindu edo atzeratu, gaitasun horiek estimulatzera zuzenduriko teknikak erabiliz. Astean bi saio izango dira, astearte eta ostegunetan, (16:00-18:00etara) eta DOAN izango da. HASIERA EGUNA: IRAILAK 18 Aurreko ikasturtea oso ondo joan da eta beste norbaitek izena eman nahi badu deitu Udaletxera irailaren 17a baino lehen.

Zabor-bilketa erreziboak (2018ko 2. seihilabetea)

2018·09·07

Zabor-bilketa erreziboak (2018ko 2. seihilabetea)

2018ko 2. seihilabeteko zabor-bilketa erroldari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna urriaren 9a da. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik.

Jubilatuen bidaia Nafarrora

2018·09·03

Jubilatuen bidaia Nafarrora

Irailaren 14an izango da.

Ikaztegieta Tipi-Taparen aurkezpena

2018·09·03

Ikaztegieta Tipi-Taparen aurkezpena

Irailaren 21etik aurrera Udalak egitasmo berri bat jarriko du martxan herrian, hirugarren adineko biztanleei zuzendua egongo dena, Ikaztegieta Tipi-Tapa. Astean behin, herriko boluntario talde baten laguntzaz, oinezko ibilaldiak burutuko dira herri inguruan, zahartzaro aktiboa eta ohitura osasuntsuak sustatzea helburu nagusi bezala hartuta. Egitasmoaren xehetasunak azaltzeko, aurkezpen bat burutuko dugu Irailaren 12an arratsaldeko 17:00etan, Udaletxe azpiko aretoan. Herritar guztiak zaudete gonbidatuak bertara, egitasmoan zuzenean parte hartu dezaketenak edo inguruan parte hartu dezakeen norbait izan dezaketenak. Ez ahaztu sekula ez dela beranduegi gure osasuna zaintzeko, beraz animatu.

Kirol ekintzak 2018-2019 ikasturterako

2018·09·03

Kirol ekintzak 2018-2019 ikasturterako

Kirol ekintzak 2017-2018 ikasturterako Udalak Pilates eta Aerobic ikastaroak antolatu ditu. Izena emateko Udaletxera etorri, irailaren 7a baino lehen. Ekintza gauzatu ahal izateko gutxienez 6 parte hartzaile behar dira. Matrikula orria betetzean ikasturte osorako (ekaina arte) konpromezua hartuko da, baja ematea soilik gaixotasun edo pisuzko arrazoiengatik onartuko delarik.

San Lorentzo jaietarako oharrak

2018·07·17

San Lorentzo jaietarako oharrak

San Lorentzo jaietan kontuan hartu beharreko hainbat ohar:

Ikaztegieta Tipi- Tapa

2018·07·17

Ikaztegieta Tipi- Tapa

Datorren irailetik aurrera Ikaztegietako udalak ekimen berri bat jarriko du martxan, batez ere herriko erretirodunei zuzendua izango dena. Irailaren 21en hasita, ostiralero, herritar talde ibiltari bat aterako da udaletxetik herri inguruan zehar ibilbide bat burutzeko. Osasuna eta ongizatea helburu hartuta, Udalak bultzatutako egitasmo honek ariketa fisikoa egitearen onurak zabaldu nahi ditu. Ekimena hasi baino aste bat lehenago aurkezpen ekitaldi bat burutuko dugu eta aurrerago jakinaraziko ditugu xehetasun gehiago. Animatu parte hartzera eta zabaldu mezua interesa izan dezaken edonori.

Dantza ikastaroak

2018·06·19

Dantza ikastaroak

Pasa den urtean bezala, aurtengoan ere Ikaztegietako Gazte Taldetik dantza ikastaroa antolatzeko asmoa dago, oinarrizko dantzak ikasi eta primeran pasatzeko. Bi deialdi egingo dira: 1. Uztailaren 2tik 27ra: zerotik hasi nahi duzuenontzat. 2. Uztailaren 16tik 27ra: gutxieneko ezagutza bat duzuenontzat. Uztaileko astelehen eta asteazkenetan bilduko gara 19:30etatik 21:00etara, kiroldegiko gimnasioan.