Eduki publikatzailea

Batzar irekia etxebizitzari buruz

Azaroak 29, 18:30etan, Batzar Aretoan 2023·11·22

Batzar irekia etxebizitzari buruz

Etxe bat erosi nahian zabiltza, baina ez duzu ezer topatzen eta dagoena garestiegi dago? Gurasoen etxetik atera nahi duzu, baina alokairuaren prezioak altuegiak dira? Egoera horietakoren batean bazaude, hau da zure momentua: zatoz azaroaren 29an udaletxeko batzar aretoan egingo dugun bilerara.

Herriko zerbitzuak

2023·11·22

Herriko zerbitzuak

Herrian bertan ditugun zerbitzuen berri emateko aprobetxatu nahi dugu:

Herriko gazteek azaroaren 25az kontzientziatzeko proposatutako jokoa

2023·11·22

Herriko gazteek azaroaren 25az kontzientziatzeko proposatutako jokoa

Azaroaren 25ean, emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, ondorengo jolasa egitera animatu nahi zaituztegu. Puzzle honetan, gai horren inguruko informazioa azaltzen duten esaldiak osatu beharko dituzue, esaldiaren lehenengo zatia bigarren zatiarekin lotuz. Larunbatean, ikusgai egongo da esaldi bakoitzaren lotura zuzena udaletxean eta ostatuan.

KZgunean ikastaroa doan

2023·11·10

KZgunean ikastaroa doan

Abenduaren 1etik 19ra honako ikastaro hau emango da: "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi" Ikastaroa euskaraz izango da. Izena emateko: tutor.ikaztegieta@kzgunea.net edo 945062555.

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

2023·11·10

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

Urtero bezala Olentzero eta Mari Domingi Orendain bidetik jaitsiko dira eta ohiko ibilbidea egin ondoren plazan opariak banatuko dituzte. Haurrek oparia jaso dezaten, haien izena eman beharko da udaletxean, eta horretarako azken eguna azaroak 24, ostirala, izango da.

PSZ Gure Plaza Txo!

2023·11·10

PSZ Gure Plaza Txo!

Gure Plaza Txo - Nerabeak eta Gazteak Udal Txikietan proiektuaren inguruko bilera. DATA urriaren 16an, ostegunean ORDUA 17:30etan TOKIA: Udaletxeko aretoan

KZguneko bisita egunak abenduan

2023·11·10

KZguneko bisita egunak abenduan

Abenduaren 1etik 19ra. Ordutegia: 16:00-20:00 Hitzordua: www.kzgunea.eus/cita-previa edo 945062555

Hitzaldia: familiako gatazkak eta estresa kudeatzeko pilulak

2023·11·06

Hitzaldia: familiako gatazkak eta estresa kudeatzeko pilulak

Azaroaren 23an, 14:30etan, Udaleko pleno aretoan. Trebatzailea: Nerea Mendizabal. Norentzako: haurren eta nerabeen gurasoentzako. Izena emateko: 943653329 edo whatsapp 688635775

AZAROAREN 4AN, DENOK BILBORA! Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat

2023·10·23

AZAROAREN 4AN, DENOK BILBORA! Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat

Urriaren 17ko udalbatzan aho batez onartu genuen Ikaztegietako EH Bilduk eta EAJk Auzitegi Nazionaleko erabakiaren aurkako adierazpen instituzionala. Horrekin esan nahi dizueguna da kezkaz eta larritasunez hartzen dugula epaia bi alderdiok, bereziki eragiten digulako udalerri euskaldunoi. Horregatik, azaroaren 4rako Euskalgintzaren Kontseiluak deitu duen manifestaziora joateko dei egiten dizuegu herritar guztiei, oldarraldi judizialaren aurrean euskararekin bat egin dezagun.

Senidetzea Tifirati herriarekin

2023·10·23

Senidetzea Tifirati herriarekin

Ikaztegietako Dedah – Dadeiya familia Mendebaldeko Saharan izan da uda honetan eta, handik bueltan, senidetze-eskutitz bat ekarri digute Tifariti herriko gobernuaren izenean. Bertan, Saharako herriaren eta Euskal Herriaren arteko elkartasuna azpimarratzen dute eta, hori indartzeko, Ikaztegieta eta Tifariti senidetzeko gonbidapena egin digute. Pozez eta arduraz hartu dugu gonbidapena, eta ofizialki esan nahi dizuegu jada bideratu dugula prozesua: senidetze-prozesua gauzatzeko tramiteak hasi ditugu eta, horrekin batera, gure elkartasuna adierazi nahi diogu herri sahararrari.

KZgunea: azaroko bisita

2023·10·20

KZgunea: azaroko bisita

Azaroaren 22an, 9:00etatik -10:45etara.

Eman aurpegia! kanpaina

2023·10·02

Eman aurpegia! kanpaina

Tolosaldeko Mankomunitateak hondakinen inguruko sentsibilizazio eta komunikazio kanpaina berri bat jarri du martxan, EMAN AURPEGIA! lelopean.