Eduki publikatzailea

Zabor-bilketa erreziboak (2021eko 2. seihilabetea)

2021·09·03

Zabor-bilketa erreziboak (2021eko 2. seihilabetea)

2021eko 2. seihilabeteko zabor-bilketa erroldari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna urriaren 8a da. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik

Hitzaldia:

2021·06·22

Hitzaldia: "Nutrizioa eta osasuna"

Hizlaria: Jesus Martinez Noiz: Ekainak 30, asteazkena 19:30tan Non: Erabilera anitzeko aretoa Izen ematea: Udaletxean edo telefonoz (943653329). Azken eguna ekainaren 28a. *Covid19 dela eta ezarritako aforoa kontrolatzeko, aurrez izena eman beharko da eta herritarrek izango dute lehentasuna.

San Juan sua

2021·06·17

San Juan sua

Ohiturari jarraituz, ekainaren 23an, asteazkena, gaueko 22:00tan sua piztuko dugu herriko pla-zan. ANIMATU! *Covid19 dela eta ezarritako neurriak errespetatu behar dira

‘Suak harrotuz’ ibilbide antzestua

2021·06·17

‘Suak harrotuz’ ibilbide antzestua

San Joan eguna hemen da, eta bezperan Euskal Herriko txoko guztietan San Joan suak pizteko eguna da. Horri lotutako emanaldia da Suak harrotuz ibilbide antzeztua, eta Ikaztegietan izango dira ekainaren 22an. Solstizioa, ohiturak eta emakumeen lana balorean jartzea du helburu. Eguzkia, amalurra, errituak, sorginak, sendabelarrak… ibilbide honekin jai hauen jatorri-ra joan nahi dute. Sorgin gaizto, itxusi eta zaharren ikuspegia irauli nahi dute. Ordu erdiko iraupena du, eta herriko gune ezberdinetan banatuta egingo dituzte saioak 10 pertsonako taldeetan banatuta egingo dira saioak herriko gune ezberdinetan. Izen emate kopuruaren arabera, 18:00etatik 20:00etara bitartean banatuko dira saioak. Adin tarte guztietarako egokia da antzezlana. Izena emateko azken eguna ekainak 21 astelehena da. Udaletxeko 943 65 33 29 tele-fono zenbakira deitu beharko da. *Covid19 dela eta ezarritako neurriak errespetatu behar dira

Herriko Ostatuaren kudeaketa deialdia

2021·05·19

Herriko Ostatuaren kudeaketa deialdia

Herriko Ostatuaren kudeaketa kontratua amaitzear dago. Jakinarazten zaizue deialdi berria martxan jartzear dela eta Ikaztegietako Udaletxeko kontratatzailearen profilean iragartzen denetik, hau da, maiatzaren 20tik, 15 eguneko epea egongo dela proposamenak aurkezteko. Informazio guztia: http://contratacion.euskadi.eus eta udaleko kontratzailearen profilean.

Ikaztegietako Jaiak 2021

2021·05·19

Ikaztegietako Jaiak 2021

Kaixo ikaztegietarrok, ez da ohiko festarik izango aurten ere, baina jai batzordeak San Lorentzo egunerako zerbait antolatu nahi du, bizi dugun egoerara egokituz. Hau aurrera eraman eta ideiak biltzeko bilera bat egingo da, MAIATZAK 21, ostirala, 18:30ean, udaletxean. Animatu eta parte hartu!

Udaleku irekiak 2021

2021·05·19

Udaleku irekiak 2021

Ikaztegietako udalak 2021ko udaran udaleku irekiak martxan jartzeko asmoa du 2009-2018 urteen artean jaiotako haurrentzat, beti ere, gaur egungo osasun egoera eta baldintzak kontutan hartuta bideragarria bada. Horretarako beharrezkoa da zenbat umek parte hartuko duten jakitea. Ekainaren 21etik Uztailaren 30a bitarte izango da, 9:00etatik 13:00etara eta aurreko urteetan bezala 60€ umeko kostua izango du. Izen ematea maiatzak 28a, bitarte udaletxean edo 943653329 zenbakian.

Garbiketa zerbitzurako ordezkapena

2021·05·19

Garbiketa zerbitzurako ordezkapena

Udal eraikinen garbiketa zerbitzua eskeintzen digun langilea, ordezkapenak egiteko pertsona baten bila dabil. Interesik baduzu jarri zuzenean harremanetan berarekin edo eman izena udalean eta harremanetan jarriko zaituztegu

Hitzaldia: “Mendebaldeko Sahara: gerra bizia eta giza eskubideen zapalketa”

2021·05·05

Hitzaldia: “Mendebaldeko Sahara: gerra bizia eta giza eskubideen zapalketa”

Noiz: Maiatzak 14, ostirala 19:00tan Non: Erabilera anitzeko aretoa Izen ematea: Udaletxean edo telefonoz (943653329). Azken eguna Maiatzak 12. *Covid19 dela eta ezarritako aforoa kontrolatzeko, aurrez izena eman beharko da eta herritarrek izango dute lehentasuna

Irarkurle taldea

2021·05·05

Irarkurle taldea

Eguna: Maiatzak 27, osteguna Ordua: 18:30 Non: Udal liburutegia Liburua: Ni, Vera Izen ematea: Udaletxean 943653329 zenbakian Izen ematea beharrezkoa da osasun neurriak bete ahal izateko

Herri barruko abiadura

2021·05·05

Herri barruko abiadura

Azken boladan herri barruan, Errotagain, Elizalde eta Aiututik udaletxe zaharraren atzera doan eremuetan ibilgailuak abiadura bizian ibiltzen direla kexatu dira herritarrak. Herri txikia izanik eta haurrak beraien erara ibiltzen direla jakinda, abiadura zaintzea eskatzen zaizue ezbeharrik gerta ez dadin.

Kiroldegiko aldagelak irekita

2021·05·05

Kiroldegiko aldagelak irekita

Aste honetatik aurrera kiroldegiko aldagelak erabilgarri egongo dira. Gehienez, bi lagunek erabili ahalko dituzte aldi berean, eta osasun eta higiene neurri guztiak errespetatu beharko dira.