2023·04·03
Udal eraikinen garbiketa zerbitzua burutzeko gonbidapena
Udal eraikuntzen garbiketa zerbitzuaren epe muga iristear dela eta (2023ko irailak 30), herritarrei aukera eskaini nahi dizuegu Ikaztegietako udaletxeak dituen eraikin ezberdinetan garbiketa zerbitzua emateko, besteak beste, kiroldegian, balio anitzeko gelan, herri eskolan, herriko komunetan eta haurtzaindegian.
2023·04·03
Apirilaren 9an ospatuko da Aberri Eguna. Urteek aurrera egin arren tinko jarraitzen dugu, gure herriak, gure lurrak, gure hizkuntzak eta gure kulturak bizirik jarrai dezan. Urtero moduan, dei egiten dizuegu zuen etxeetan gurea den Ikurriña zintzilikatzera.
2023·04·03
Asko jakitun izango zareten moduan, kiroldegian haurrekin egoteko txoko bat dago egokituta. Azken aldian ez zaio erabilera askorik eman baina guraso talde bat horri berriz bultzada eman nahian dabil. Tailer edo ekintza puntualak antolatuko dituzten arren, libreki joateko aukera ere izango da. Giltza dutenen erantzukizuna izango da lokalaren garbiketa, giltza dutenen artean garbiketa egutegi bat egingo da. Ezingo da eremua ludoteka garaian erabili ezta urtebetetze festak ospatzeko ere. Giltza nahi duenak, eman dezala izena udaletxean apirilaren 20a bitartean eta apirilak 24ko astean egingo da giltzen banaketa.
2023·04·03
11-17 urte bitarte badituzu, ekintza hauetan parte hartzeko aukera duzu! ANIMATU!
2023·03·27
Ikaztegietako udalak 2023ko udaran udaleku irekiak martxan jartzeko asmoa du 2011-2020 urteen artean jaiotako haurrentzat. Ekainaren 22an hasi eta uztailaren 28a bitarte iraungo du. Ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da eta aurreko urteetan bezala 60€ umeko kostua izango du. Interesa baduzue jakinarazi apirilaren 29a bitarte udaletxean edo 943653329 zenbakian.
2023·03·27
Errigorako produktuak eskatzeko garaia
Aurten ere iritsi da Errigorako produktuak eskatzeko garaia. Errigora Euskal Herria eta auzolana oinarri dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoalde eta erdialdea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz. Eskaerak martxoaren 29ra bitartean egin daitezke eta Ikaztegietako Ostatuan jaso ahal izango dituzue.
2023·03·16
Ikaztegietako bake epaile lanak 4 urteko agintaldia du eta bere epealdia amaitzear dago. Lan hori egiteko interesa baduzu izena eman udaletxean apirilaren 14a bitarte.
2023·03·16
1936-1945 Gerra Zibila eta Lehen Frankismoa
Ohar honen bidez, jakinarazi nahi dizuegu Gerra Zibilean eta Lehen Frankismo garaian Ikaztegietan izandako errepresio eta giza eskubideen urraketak ikertuko dituen lan ildo bat jarri dugula martxan, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin. Gure asmoak azaltzeko eta ikerketaren inguruko argibideak emateko, martxoaren 21ean, arratsaldeko 18:30etan, prentsa eta herritarrei zuzenduriko agerraldi irekia antolatu dugu, udaletxe azpiko aretoan.
2023·02·02
Dei egiten dizuegu herritar orori festa hauen antolaketan esku bat botatzeko, guztien artean denon gustuko ekintzez osaturiko egitarau bat prestatzea baita helburua. Animatu hau aurrera eraman eta ideiak biltzeko, OTSAILAK 7 asteartea, 17:30tan, udaletxean egingo den bilerara.
2023·02·02
Azken urteetako ohiturari jarraituz, 2 urtez behin egin ohi den Euskal Azoka antolatzen gabiltza. APIRILAREN 22an izango da, egun guztiko egitarau bat osatzen ari gara eta aurrerago emango zaizue egitarauaren berri.
2023·02·02
Eguberrietan zozketatu ziren Errigorako 4 saskietako bat jaso gabe geratu da eta berriz egin dugu zozketa.
2023·01·26
Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautuko duen Udal Ordenantzaren galdeketa publikoa
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1. artikuluan xedatu denaren arabera ERAGIN LINGUISTIKOAREN EBALUAZIOA arautzen duen UDAL ORDENANTZAren galdeketa publikora bideratzen dugu gure web-atariaren bidez, bertan jasotzeko Ordenantzak zein norbanakorengan eta erakunde adierazgarritan eragina izan dezakeen eta norbanako nahiz erakunde adierazgarri horien iritzia, Otsailaren 1etik otsailaren 28ra.