Eduki publikatzailea

Aberri Eguna

2022·04·06

Aberri Eguna

500 urte beteko dira aurten Amaiurreko gudutik, baita 90 urte lehen Aberri eguna ospatu zenetik ere. Urteek aurrera egin arren tinko jarraitzen dugu, gure herriak, gure lurrak, gure hizkuntzak eta gure kulturak bizirik jarrai dezan. Horregatik, apirilaren 17an, aberri eguna izanik, ikurrinak zuen etxe kanpoetan jartzera dei egiten dizuegu

Tipi-tapa, tipi-tapa, KORRIKA!!!

2022·04·06

Tipi-tapa, tipi-tapa, KORRIKA!!!

  Abian da KORRIKA eta Ikaztegietara apirilaren 8an iritsiko da, iluntzeko 21:20ak aldera!   Hona hemen egitaraua: 15:45etan TXOKOLATADA (plazan) 17:00etan “Irudipuinak” kontaketa saio marraztua (udaletxe azpiko aretoan) 19:30etan ZAHAGIARDOA (plazan)

Mugikor eta telebisten frekuentzietan aldaketak

2022·04·06

Mugikor eta telebisten frekuentzietan aldaketak

Jakinarazten da laster izango dela 4G eta 5G belaunaldi berriko zerbitzu mugikorra, operadore mugikor nagusien 700 eta 800 MHz-eko maiztasun-bandei buruzkoa. Maiztasun-banda horietan zerbitzu mugikorrak eskaintzeak eragina izan dezake herriko erabiltzaileek LTD seinalea jasotzean, lehenago telebista zerbitzurako erabiltzen zirelako. Ukipen horiek konpontzeko, halakorik gertatuz gero, operadore mugikorrek konfiantza izan dute "llega700" enpresan, LTDko edozein erabiltzaileri eta arrazoi horrek eragiten dion Estatuko edozein tokitan gerta dakizkiokeen kalteak konpontzeko. Horretarako, jakinarazten dizuegu herritarrentzako doako arreta-zenbakia hau dela: 900 833 999 Eta horri buruzko informazio guztia duen webgunea: www.llega700.es Bizilagunek afektazioaren berri eman ondoren, teknikari kualifikatu bat gerturatuko da afektazioa atzeman den tokian eta hura konpontzeko behar diren egokitze lanak eginen ditu. Hori guztia, haientzat inolako kosturik gabe

Bat-bateko bertsolaritza tailerra

2022·04·04

Bat-bateko bertsolaritza tailerra

EGUNAK ETA ORDUTEGIA: Maiatzak 4, 11, 18 eta 25. (Asteazkenak) 18:30etik 20:00etara. LEKUA: Udaletxeko balio anitzeko gelan. IZEN-EMATEA: Ikaztegietako Ostatuan edo harituz.bzt@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz, apirilaren 11ra arte, PREZIOA: 40 €

2022·04·04

"Etxean bertsolari" tailerra

Bertsoa etxeko txikien jolas bihurtzeko tailerra. NORENTZAT: Umeekin harremana duen edonorentzat: guraso, anai-arreba, zaintzaile, aiton-amona, irakasle, lagun... EGUNAK ETA ORDUTEGIA: Maiatzak 4, 11, 18 eta 25. (Asteazkenak) 18:30etik 20:00etara. LEKUA: Zizurkilgo Plazida Otaño Liburutegia. IZEN-EMATEA: Plazida Otaño liburutegian edo harituz.bzt@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz, apirilaren 11ra arte, PREZIOA: 40 €

Ikaztegietako baratze parkea

2022·03·31

Ikaztegietako baratze parkea

Etenaldi baten ondoren, berriz ere herri baratzen kudeaketa martxan jartzeko moduan gara. Baratze parkea 60 m2 inguruko 15 lursailez dago osatua, hauetatik 13 zozketatuko dira. Izen emateak: Martxoak 31tik apirilak 7, eguerdiko 12:00ak bitarte udaletxean. Udala eta baratzakidearen kontratua 5 urtekoa izango da, eta urteko 50 €ko kostua izango du. Baratzekide guztien artean elkartea sortu beharko da eta beraien ardura izango dira baratze parkeko erabileraren mantenua eta gastuak. Ikaztegietako Udala baratze parke sareko kidea da beraz, nekazaritza ekologikoaren oinarriak jarraitu behar dira eta baratze parke sareak eskeintzen dituen formakuntzak, furgo baratza zerbitzua etab… izango dira. Lur sailen zozketa apirilak 7, osteguna, 19:00etan pleno aretoan.

Hondakinen bilketan aldaketak

2022·03·24

Hondakinen bilketan aldaketak

2021eko urte amaieran jakinarazi genuen bezala, hondakin bilketan aldaketak egongo dira. Sistema berriarekin apirilaren 1ean hasiko gara. Organikoa eta errefusa atez ate biltzen jarraituko dugu, orain artean bezala, baina papera eta ontzi arinak karga lateraleko edukiontzietan (kontainerretan) biltzen hasiko gara. Bilketa sistema berria apirilaren 1ean hasiko bada ere, martxoaren 29an herritarrok zalantzarik baduzue, hauek argitzeko udaletxe azpiko aretoan egongo gara, 19:00etan. Zalantzaren bat izanez gero, etorri lasai. Besterik gabe, jaso ezazue agur bat.

Errigora

2022·03·24

Errigora

Aurten ere iritsi da Errigorako produktuak eskatzeko garaia. Errigora Euskal Herria eta auzolana oinarri dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoalde eta erdialdea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz. Eskaerak martxoaren 10etik 30era bitartean egin daitezke, eta aurten, gainera, Ikaztegietako Ostatuan jaso ahal izango dituzue. Eskaria egin ahal izateko argibide guztiak ohar honekin batera banatu dizuegun esku orrian dauzkazue. Egin zuen eskaera eta eman bultzada euskarari!

Ukrainarrentzat bilketa

2022·03·14

Ukrainarrentzat bilketa

Ukrainarrentzat produktu bilketa egingo da eskolan eta udaletxean, martxoaren 14tik 18ra.

Bizikletak garbitzeko eta mantentzeko gune berria

2022·03·14

Bizikletak garbitzeko eta mantentzeko gune berria

Bizikletak garbitzeko eta mantentzeko gune berria erabilgarri dago kiroldegi inguruan.

Zirkulazio zerga 2022

2022·03·09

Zirkulazio zerga 2022

2022ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna apirilaren 8a da. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik.

Pilota partiduak Ikaztegietan

2022·03·08

Pilota partiduak Ikaztegietan

Martxoaren 22an, 12:00etan Ikaztegietako Galtzalde Pilotalekuan. Herriko pilotariak, ondoren BENGOETXEA VI-IRAZUSTABARRENA / ZUBELDIA-ERASUN Sarrerak Ikaztegietako Ostatuan 10 €.