2019·09·09
Aurtengo ikasturtean ere, tipi-tapa ekimena martxan hastera doa. Osasuna eta ongizatea helburu hartuta, egitasmo honek ariketa fisikoa egitearen onurak zabaldu nahi ditu. Bi ibilbide izango dira, laburra eta luzea, bakoitzak duen gaitasunaren arabera talde batean edo bestean joan dadin. Aldaketa txiki batekin dator aurtengoan ordea, ostiraletan izan beharrean, aurten, ostegunetan izango da. 9:45etan izen ematea izango da eta 10:00etan hasiko da. Beraz, irailaren 19tik aurrera, ostegunero, zita duzue udaletxe azpiko aretoan. Inor bolondres lanetan ibiltzeko prest badago, eman dezala izena udaletxean irailaren 13a bitarte. Ondoren, hamaiketakoa izango da aurreko urtean moduan.
2019·09·09
Kirol ekintzak. 2019-2020 ikasturtea
Azken urteetako bidea jarraituz, aurtengo ikasturterako ere Udalak antolatu ditu kirol ekintzak herritarren artean ohitura osasuntsuak sustatzen jarraitzeko helburuarekin. Osasuntsu mantentzeko jarduera fisikoa burutzea ezinbestekoa dela kontuan hartuz, eskaintza hauek izango dituzue eskuragarri urritik aurrera. Ekintzetan apuntatu ahal izateko udaletxean aurkituko duzuen matrikula orria bete beharko da irailaren 18a, asteazkena, baino lehenago.
2019·06·06
Ekainaren 24tik uztailaren 30era bitartean udalekuak izango dira herrian 2007-2016 urteen artean jaiotako umeentzat. Ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da eta 60 €ko kostua izango du. Izena emateko azken eguna ekainaren 18a izango da. Eskaera Udaletxean bete behar data eta ordainketa udal bulegoetan edo Udaletxeko kontuan egingo da.
2019·04·24
2019ko apirilaren 29ean egingo da, goizeko 9:00etan.
2019·04·08
Udal eta Batzar Orokorretako Hauteskundeetarako eta Europar Hauteskundeetarako hautesle zerrendak
2019ko maiatzaren 26ko Udal eta Batzar Orokorretako Hauteskundeetarako eta Europar Hauteskundeetarako hautesle zerrendak ikusgai daude. Noiz: apirilaren 8tik 15era. Non: Udaletxeko bulegoetan.
2019·04·05
2019. urteko ekaineko azken astean eta uztailan udal ludoteka zerbitzua eman nahi da, horregatik, herritarrei aukera eskeini nahi dizuegu haur eta gazteen aisialdirako begirale gisa lan egiteko. BALDINTZAK: - Euskera jakitea - 18 urte beteak izatea edo urte honetan betetzea - Haur heziketarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo eta aisialdirako hezitzaile edo denbora libreko monitore titulua izatea. IZEN-EMATE EPEA ETA TOKIA: - Udaletxean, apirilaren 30a.
2019·03·25
2019ko Gorte Nagusietarako Hauteskundeen mahaiaren osaketaren zozketa
2019ko apirilaren 1ean egingo da, goizeko 9:00etan.
2019·03·25
"Peru eta otsoa": haur antzerkia
Martxoaren 29an. Arratsaldeko 17:30etan. Erabilera anitzeko gelan.
2019·03·25
Antzerki emanaldia: "Evaren alabak"
Antzezlana: “EVAREN ALABAK” Martxoaren 29an 20:30etan Erabilera anitzeko gelan 12 urtetik beherako haurrentzat ez da gomendagarria
2019·03·07
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga. 2019.
2019ko zirkulazio zerga erroldari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna apirilaren 5a da. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik.
2019·03·07
Hauteskunde Orokorretarako hautesle zerrendak
2019ko apirilaren 28ko Hauteskunde Orokorretako hautesle zerrendak ikusgai daude. Noiz: martxoaren 11tik 18ra. Non: Udaletxeko bulegoetan.
2019·02·13
Antzerki emanaldia otsailaren 15ean
Haurrentzat antzerkia izango da Udal Liburutegian, otsailaren 15ean, arratsaldeko 17:30etan. Lana: "Beldartxo jatuna"