2018·02·28
Herrigintza elkartean izango da afaria, eta martxoaren 7a baino lehen eman beharko da izena Ostatuan. Egunean bertan ordainduko da afaria. Herriko gizonek prestatuko dute afaria.
2018·01·25
Zabor-bilketa erreziboak (2018ko 1. seihilabetea)
2018ko 1. seihilabeteko zabor-bilketa erroldari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna martxoaren 9a da. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik.
2018·01·16
"Demain" fimaren emanaldia atzeratu egingo da.
Agenda arazoak direla eta, urtarrilaren 19an izan behar zen “Demain” filmaren emanaldia atzeratu egingo da. Data berria dakigunean zabalduko dugu.
2018·01·09
"Mundua bizikletaz Amerikan" ikus-entzunezkoa
Otsailaren 2an 19:00etan, Udaletxeko areto nagusian.
2017·11·30
ARGI IBILI: Energia aurrezteko kanpaina
Tolosaldea Garatzenek, Tolosako Telleria anaiek protagonista hartuta, energiaren inguruko kontzientziazio kanpaina bat egin du eta hiru bideoen bitartez, aholkuak eman ditu zer egin eta zer ez egin azalduz gure eguneroko bizitzan energia aurrezteko.
2017·11·28
Administrari laguntzaile baten lan postu deialdia Tolomendin
Interesatuek kurrikulumak Tolomendira bidali beharko dituzte (tolomendi@tolomendi.eus) abenduaren 15a baino lehen.
2017·11·09
Erretirodunen eguna, azaroaren 19an
11:15. Meza nagusia. 12:00. Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzek emanaldia eskainiko dute, elizan. 14:00. Erretirodunen bazkaria, Ostatun. Bazkarira joan nahi duenak izena eman beharko du azaroaren 15a baino lehen udaletxean. Bakoitzak 5 euro ordaindu beharko du.
2017·11·09
Ikaztegietako Udalak eta guraso elkarteak elkarlanean, hilean behin ipuin kontalariaren saioak antolatuko ditu ekaina bitartean. Lehena, azaroaren 15ean izango da. 17:15. 0-3 urte bitarteko haurrentzat izango da ipuin kontaketa saioa, liburutegian. 17:45. 3 urtetik gorakoentzat egingo du ipuin kontaketa, liburutegian. Hurrengo saioa, abenduaren 6an izango da. Eta ekaina bitarteko saioak hileko lehen asteazkenetan izango dira.