2021·01·05
Azken egunetan herrian egin diren podaketa lanetatik sortu den sutarako egurra hartzeko interesa duen herritarrak eman dezala izena udaletxean urtarrilak 8, ostirala, 12:00ak bitarte. Interesa duen herritar kopuruaren arabera baliteke zozketa egitea, egokitu zaionari ostiralean bertan deituko zaio.
2020·12·23
Udalak herritarren artean Errigorako lau saski banatuko ditu. Zozketa abenduaren 23an egin zuten eskolako umeek eta zenbaki sarituak honako hauek izan dira: 102 (ordezko zenbakia: 070) , 052 (ordezko zenbakia: 110), 064 (ordezko zenbakia: 010) eta 002 (ordezko zenbakia: 003). Zenbaki saritua duten herritarrak Udaletxetik pasatu beharko dira saskiaren bila. 15 egun pasa ondoren saskien bila pasatu ez badira, ordezko zenbakiak hartuko dira kontutan.
2020·11·19
Tolosaldeko Kontsumo Bulegoaren abisua
Azken egunotan hainbat herritarrek ustez argia eta elektrizitatea merkaturatzen duen energia aholkulari baten deia jaso dute, eskaintza baten berri emanez. NANa eta kontu korronteko zenbakia eskatzen dituzte, beste datu pertsonal batzuekin batera. Honen aurrean, Tolosaldeko Kontsumo Bulegotik gogorarazten da inoiz ez direla datu horiek telefonoz eman behar. Ez behintzat norekin hitz egiten ari garen ziurtasunez jakin gabe, eta kontratatuko dugunaren aurretiazko froga idatzirik izan gabe.
2020·10·20
Udal eraikinak normaltasunera bueltatuz
Gaurtik aurrera, udal eraikinen erabilera malgutzen hasiko gara, eta garbitasun eta higiene neurriak bete daitezen beharrezko materiala jarri dugu.
2020·10·20
Irakurle taldea martxan jartzera doa Ikaztegietan. Lehen saioa euskal emakume idazleen irakurketa feminista tailerra izango da. Beharrezkoa da izena ematea udaletxera deituta 943653329 zenbakian.
2020·10·20
Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruzko saio praktikoa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Ikaztegietako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du urriaren 27an, 18:00etan, Balio anitzeko aretoan. Izena emateko udaletxera deituta 943653329 zenbakian edo argitu@gipuzkoa.eus helbidean.
2020·10·08
Kirol ekintzak. 2020-2021 ikasturtea
Azken urteetako bidea jarraituz, aurtengo ikasturterako ere udalak kirol ekintzak antolatu ditu. Bizi dugun egoera dela eta, segurtasun eta higiene neurriak errespetatuko dituzten ekintzak egitea da gure asmoa, eta horretarako zenbait aldaketa egin ditugu ikastaroetan.
2020·10·05
Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Gutxieneko baldintza euskara ulertzea da. 2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz; orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak. 2020an burutuko da bigarren edizioa, azaroaren 20tik abenduaren 4ra eta, oraingoan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egin zaie eta Ikaztegietako udalak entitate moduan parte hartuko du. Herritarrei norbanako bezela parte hartzera gonbidatzen zaituzte Ikaztegietako udalak. Izena emateko www.euskaraldia.eus web orrian. AUKERATU ZURE ROLA! AHOBIZI EDO BELARRIPREST!
2020·10·05
Kiroldegian bertako produktuak jasotzeko aurkezpen bilera
Larreta esnekiak, Aranburu oilategiko arrautza eta sagar zukua eta Belardipeko erleak-en erle jatorriko gaiak jasotzeko aukera egongo da kiroldegiko gelan. Bilera eguna: Urriak 8 Ordua: 18:00 Lekua: Erabilera anitzeko gela Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta osasun gomendioak bete beharko dira. Etorri ezin duenak galde dezala udaletxean eta informatuko zaio.
2020·09·29
Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruzko saio praktikoa
Urriaren 6an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Udaletxeko balio anitzeko aretoan.
2020·09·10
Furgobaratza Ikaztegietako baratza parkean
Irailaren 15ean izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara, udazken-neguko baratzegintza aholkuak emateko.
2020·09·07
Zaborren kudeaketa etxean inor isolatuta edo koarentenan badago
Azken egunetan herrian izandako positibo kopuruaren gorakada ikusita lasaitasun mezu bat helarazi nahi dugu Udaletik. Segurtasun eta higiene neurriak errespetatzea eta Osasun Sailaren gomendio guztiak betetzea inoiz baino beharrezkoagoa da momentu honetan. Herriko Ostatuari dagokionez, jakin berri dugu bertako langileak negatibo eman duela PCR proban. Bestalde, konfinamendu garaian antolatutako bolondres taldea berriro martxan dago. Herritarren batek laguntza beharko balu (erosketak egiteko...), honako telefono honetara deitu dezala: 688635775 Zabor bilketa berezia martxan jarriko dugu, isolatuta edo berrogeialdia betetzen ari direnentzat soilik, beste herritar guztiak orain arte bezala atera beharko dituzue hondakinak sailkatuta dagokion kubo eta egunetan.