Berriak

Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak

2018·04·13

Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak

Uztailaren 10etik 17ra izango dira. 15 eta 18 urteko gazteentzat, Sastarrain aterpetxean, Zestoan.

Arazoak telebista ikusteko

Arazoak telebista ikusteko 2018·03·28

Arazoak telebista ikusteko

Telefono mugikorren operadoreek telebista ondoko frekuentzian 4G teknologia jarri dute eta horrek arazoak sortu ditu telebista ikusteko. Arazo hauek konpontzeko etxe bakoitzeko antenan lan batzuk egin behar dira. 4G kobertura lanak egiten ari den enpresa arduratuko da antenaren konponketaz. Arazoak dituzuenak telefono honetara deitu behar duzue: 900 833 999, eta etxean duzuen arazoaren berri eman. Baita ere www.llega800.es web orrian ikusi dezakezu honi buruzko informazioa.

Zirkulazio zerga 2018

2018·02·28

Zirkulazio zerga 2018

Zirkulazio zerga 2018

Martxoak 9: Emakumeon afaria

2018·02·28

Martxoak 9: Emakumeon afaria

Herrigintza elkartean izango da afaria, eta martxoaren 7a baino lehen eman beharko da izena Ostatuan. Egunean bertan ordainduko da afaria. Herriko gizonek prestatuko dute afaria.

Zabor-bilketa erreziboak (2018ko 1. seihilabetea)

2018·01·25

Zabor-bilketa erreziboak (2018ko 1. seihilabetea)

2018ko 1. seihilabeteko zabor-bilketa erroldari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna martxoaren 9a da. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik.

2018·01·16

"Demain" fimaren emanaldia atzeratu egingo da.

Agenda arazoak direla eta, urtarrilaren 19an izan behar zen “Demain” filmaren emanaldia atzeratu egingo da. Data berria dakigunean zabalduko dugu.

2018·01·09

"Mundua bizikletaz Amerikan" ikus-entzunezkoa

Otsailaren 2an 19:00etan, Udaletxeko areto nagusian.

2018·01·09

"Demain" filmaren emanaldia

Urtarrilaren 19an, 19:00etan. Udaletxeko areto nagusian.

2018·01·09

"Pilota Girls" laburmetraiaren emanaldia

Urtarrilaren 12an 19:00etan.

ARGI IBILI: Energia aurrezteko kanpaina

2017·11·30

ARGI IBILI: Energia aurrezteko kanpaina

Tolosaldea Garatzenek, Tolosako Telleria anaiek protagonista hartuta, energiaren inguruko kontzientziazio kanpaina bat egin du eta hiru bideoen bitartez, aholkuak eman ditu zer egin eta zer ez egin azalduz gure eguneroko bizitzan energia aurrezteko.