Berriak

Atzealdea

Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak

Uztailaren 10etik 17ra izango dira. 15 eta 18 urteko gazteentzat, Sastarrain aterpetxean, Zestoan.

2018·04·13


 Izena emateko epea eta modua:

• Martxoaren 19tik maiatzaren 9ra arte.

• Izena emateko hezkuntza@uema.eus helbidera idatzi edo 943 816699 telefonora (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara) deitu behar da.

**************************

. • Hemen behean eskatzen diren datuak adierazi behar dira izena ematerakoan.

Izen-abizenak:

Helbidea: Herria: PK:

Jaioteguna:

Kontakturako telefonoa: E-posta:

****************************

Prezioa: 249 euro

Oharrak: · 50 lagunentzako lekua izango da.

 · Salto Gazte Topaketetan parte hartu zuten gazteentzat, berariaz 10 leku gordeko dira.

· Gainerako 40 gazteak zozketa bidez hautatuko dira, beti ere lurraldetasun eta genero ikuspegiak zainduta.

· Zozketa egin behar izanez gero, maiatzaren 14an jakinaraziko zaie gazteei lekua egokitu zaien ala ez.

· Behin zozketaren emaitza jakinarazita, gazteek maiatzaren 19a arteko epea izango dute UEMAren kontuan ordainketa egiteko.