Berriak

Atzealdea

Martxoak 9: Emakumeon afaria

Herrigintza elkartean izango da afaria, eta martxoaren 7a baino lehen eman beharko da izena Ostatuan. Egunean bertan ordainduko da afaria. Herriko gizonek prestatuko dute afaria.

2018·02·28


Herrigintza elkartean izango da afaria, eta martxoaren 7a baino lehen eman beharko da izena Ostatuan. Egunean bertan ordainduko da afaria.

Herriko gizonek prestatuko dute afaria, eta mezu hau zabaldu dute:

“Aupa mutil gazte/gizon! Enteratu al haiz aurten martxoaren 9an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko afaria egingo diela herrian? Proposamen bat zeukeat: egun horretako afaria guk preparatzea gure ama, arreba, alaba, bikote etab-i. Tamalez, oraindik ere beraiek dituk egunerokotasunean, kuadrillako afaritan, herriko festetan, familiako bazkarietan, … ingurukoei janaria preparatzen ziekeenak. Eta gu ere egoera horren konplize ere bagaitukenez, egun horretan eta egunerokotasunean pixkanaka aldatzen joateko ere hautua egin beharko diagu! Hortaz, martxoaren 9an aukera polita! Ze esaten didak?

Apuntatu hadi udaletxean”.