Berriak

Atzealdea

Ikaztegietako Udalak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan hobekuntzak egin ahal izateko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen udal-araudia eta dagokion zerbitzuaren prezio publikoa onartzea

Galdeketa publikora bideratzea Ikaztegietako Udaleko web atariaren bidez

2018·09·24


Ikaztegietako Udalak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan hobekuntzak egin ahal izateko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen udal-araudia eta dagokion zerbitzuaren prezio publikoa onartu behar ditu.

Urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komuna arautzen duen 133 artikuluak adierazten duen bezala xedapen orokor bat landu aurretik galdeketa publiko bat egingo da administrazio eskudunaren web orritik pertsonen eta elkarte esanguratsuen iritziak jasotzeko.     

 

  1. Ekimen honekin ondorengo arazoak konpondu nahi dira: Azken urteetan  Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren eskaera jaitsierari aurre egitea.

 

  1. Egokitasuna eta premia:  Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan hobekuntzak egin ahal izateko gaur egungo indarrean dagoen udal araudiaren aldaketa eskatzen du.

 

 

  1. Araudi berriarekin lortu nahi den helburua: Azken urteetan  Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren eskaera jaitsierari aurre egiteko zerbitzu erakargarri bat eskaintzea.

 

  1. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen udal-araudia eta dagokion prezio publikoa:  Erabiltzailearen gehienezko ekarpen ekonomikoa (prezio publikoa) zerbitzu orduko 15€tan finkatzea lan egunetan, arreta egutegia urteko 365 egunetara zabaltzea, gehienezko orduen intentsitatea 4 orduraino igotzea, premiazko sarrera bide bat ezartzea, zerbitzuan barne bestelako modalitateak ezartzea (gaueko gainbegiratzea, familiako zaintzaileen arnasaldia, gizarte lagun-egitea, etab.) eta estaldura adineko pertsonak ez diren kolektiboei zabaltzea (buruko gaixotasuna, ezgaitasuna duten pertsonak, adingabekoak dituzten familiak).

 

Galdeketa publikoa: IRAILAREN 26 ARTE