Berriak

Atzealdea

Ikaztegieta Tipi- Tapa

Datorren irailetik aurrera Ikaztegietako udalak ekimen berri bat jarriko du martxan, batez ere herriko erretirodunei zuzendua izango dena. Irailaren 21en hasita, ostiralero, herritar talde ibiltari bat aterako da udaletxetik herri inguruan zehar ibilbide bat burutzeko. Osasuna eta ongizatea helburu hartuta, Udalak bultzatutako egitasmo honek ariketa fisikoa egitearen onurak zabaldu nahi ditu. Ekimena hasi baino aste bat lehenago aurkezpen ekitaldi bat burutuko dugu eta aurrerago jakinaraziko ditugu xehetasun gehiago. Animatu parte hartzera eta zabaldu mezua interesa izan dezaken edonori.

2018·07·17


Datorren irailetik aurrera Ikaztegietako udalak ekimen berri bat jarriko du martxan, batez ere herriko erretirodunei zuzendua izango dena. Irailaren 21en hasita, ostiralero, herritar talde ibiltari bat aterako da udaletxetik herri inguruan zehar ibilbide bat burutzeko. 

Osasuna eta ongizatea helburu hartuta, Udalak bultzatutako egitasmo honek ariketa fisikoa egitearen onurak zabaldu nahi ditu.

Ekimena hasi baino aste bat lehenago aurkezpen ekitaldi bat burutuko dugu eta aurrerago jakinaraziko ditugu xehetasun gehiago. Animatu parte hartzera eta zabaldu mezua interesa izan dezaken edonori.