Berriak

Atzealdea

Desfibriladoreak Ikaztegietan

Lehen sorospen eta desfibriladorearen erabilerari buruzko ikastaroa

2017·03·27


Herrian bi desfibriladore jarriko direla jakinarazten zaizue. Bat udaletxe zaharreko eraikinaren sarreran jarriko da eta bestea kiroldegiaren  goiko sarreran. Biak herritarrentzat eskuragarri egongo dira. Pauso hau emanik, berauen erabilerari buruzko ikastaro txiki bat interesgarria dela iruditzen zaigu, beraz hemen gonbitea.

     Lehen sorospen eta desfibriladorearen erabilerari buruzko ikastaroa:

    Non: Udaletxeko erabilera anitzeko gelan.

    Noiz: Apirilak 5, astezkena, 17:00etatik 19:00etara.

Izena ematea beharrezkoa da udaletxera etorrita edo 943653329 zenbakira deituta.