2021·03·01
Irrien lagunak 10 urte! ikuskizuna eskainiko digute Noiz: Martxoak 5, ostirala 17:00tan Non: Herriko plazan (eguraldi txarra egingo balu kiroldegian izango da saioa) Norentzat: Adin tarte guztietako umeentzat egokia Izen ematea: Udaletxean edo telefonoz (943653329) ume zein gurasoek eman beharko dute izena. Azken eguna osteguna *Covid19 dela eta ezarritako neurriak errespetatu behar dira
2021·03·01
MARTXOAK 8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna
Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat eginez, elkarretaratze zaratatsua egingo dugu herrian. Martxoak 8, astelehena 18:00tan plazan. Ekarri norberak bere kazuela, zartari, txistu…!!! DENA ALDATU SISTEMA ARRAKALATU! *Covid19 dela eta ezarritako neurriak errespetatu behar dira
2021·03·01
Apirilaren 25erako azoka egun polit bat antolatzeko ahaleginean gabiltza kultura batzordeko kideak, aurreko urtean egoerak behartuta ezin izan baikenuen azoka burutu. Herritarrak beraien produktuak saltzeko postua jartzera animatzen zaituztegu. Horretarako nahi duenak udaletxean izena eman eta zehaztu dezala zer eskainiko duen. Izena emateko azken eguna martxoak 12