04·07·2022
Nahia baina gutxiagotan jasotzen ditugu udalean herrian mantenu beharrean dauden eremu edo altzarien egoeraren inguruko abixuak, baita izurrite edo bestelakoei dagozkienak ere. Udaletxean dihardugunok ez dugu eguneko 24 orduko zaintza edo kontrolik, eta eskertuko genizueke herrian egin beharreko mantenu lan edo bestelakorik ikusiko bazenute udaletxean jakinaraziko bazenute, izan egiten ez duen farolaren bat, apurtutako altzariak, konpondu beharreko beste edozein gauza…
04·07·2022
Ikaztegietako 1. lauko torneoa
Kutturru kirol elkarteak, beraien taldea ezagutzera emateko asmoz, Ikaztegietako 1. lauko torneoa antolatu du. Uztailaren 16an ospatuko da Ikaztegietako futbol zelaian eta bertan 16 urtetik aurrerakoek parte hartu ahal izango dute. Talde bakoitzean gutxienez lau lagunek parte hartu dezakete eta gehienez seik, jokuan atezaina eta hiru jokalari izango direlarik. Taldeko guztiek, atezainak ezik kamiseta kolore berekoa eraman beharko dute. Taldeak mutilak, neskak edo mistoak izan daitezke eta izen emateko azken eguna uztailaren 8a izango da, 50€ko kostua izango du taldeko eta 652.130.335 zenbakira deitu beharko da izena emateko.
15·06·2022
Kirol ekintzak.: 2022-2023 ikasturtea
Azken urteetako bidea jarraituz, udalak datorren ikasturterako kirol ekintzak antolatu ditu. Hona hemen eskaintza:
15·06·2022
Udaran ez da egongo mediku kontsultarik
Ekainaren 20tik irailaren 22ra herrian dugun mediku kontsultategia itxita egongo dela jakinarazten zaizue.
15·06·2022
Aurten ere San Juanak datozelarik, udalak egitarau txiki bat antolatu du herritarrak suaren inguruan biltzeko. Animatu eta parte hatu! 19:00tan “eRRe, aldarri bat bertsoz” ikuskizuna herriko plazan (eguraldi txarra egingo balu kiroldegian). Ondoren afaria, udalak mahaiak eta edaria jarriko ditu, janaria norberaren kontu. Iluntzearekin batera sua piztuko da!
11·05·2022
Aurten ere gainean ditugu udako oporrak, eta, horrekin batera, udako ludoteka. Ekainaren 22an hasi eta uztailaren 29ra bitarte antolatuko da 9:00 – 13:00 ordutegian, 2010-2020 urte artean jaiotako haurrentzat eta 60€ ko kostua izango du. Izen ematea udaletxean egingo da maiatzaren 25a bitarte. Eta ordainketak udaletxean bertan txartelaz edo ondorengo kontuan, kontzeptuan Ludoteka eta haurraren izen abizenak jarrita. ES21 2095 5020 061061185780 Begirale moduan lana egin nahi izanez gero, bidali Curriculuma udala@ikaztegieta.eus helbidera. BALDINTZAK: - Euskara jakitea - 18 urte beteak izatea edo urte honetan betetzea - Haur heziketarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo eta aisialdirako hezitzaile edo denbora libreko monitore titulua izatea.
11·05·2022
Ainitze Sala Insaustiren eskutik herrian ditugun sendabelarrak ezagutu eta beraiek nola erabili ikasteko aukera izango dugu. Herrian ibilaldia egingo da inguruko sendabelarrak identifikatu eta bilduz eta ondoren, ukenduak egingo dira. Herriko zubitik abiatuko da ibilaldia eta ukenduak erabilera anitzeko aretoan egingo dira.
29·04·2022
Hilabete ere ez da zabor bilketa sistemaren aldaketa gauzatu zela eta dagoeneko ikusi ditugu jarrera desegokiak. Aldaketak bi helburu ditu, batetik, gastua murriztea eta bestetik, bilketa datuak mantentzea, honela jarraitu ezkero, azken datu honek behera egingo luke beraz, hemen ohar batzuk bilketa datu horiek mantendu edo hobetzeko.
29·04·2022
Eguna: Maiatzak 7, larunbata Ordua: 19:00etan Non: Plazan Kimua dantza-kolektiboaren eskutik
29·04·2022
"Pamir, distantziak" ikus-entzunezkoa
Eguna: Apirilak 29, ostirala Ordua: 18:30etan Non: Erabilera anitzeko aretoan Abenturaren parte izan den Joseba Iztueta alpinista eta dokumentalaren egilea bertan izango dira.
29·04·2022
Mediku kontsultategia berriz ere martxan herrian
Maiatzaren 3tik aurrera berriz ere medikuaren kontsulta zerbitzua izango dugu kiroldegian kokatuta dagoen mediku gelan. Asteartetan etorriko da, 12:00-13:00 ordutegian eta hitzordua hartzeko asteartean bertan goizeko 9:30ak arte egin ahalko da. Herrian bertan zerbitzu hau edukitzeak lan haundia eskatzen du eta zerbitzuak jarraipena izan dezan, beharrezkoa da erabilera izatea beraz, animatzen zaituztegu posible denean behintzat, herriko ordutegia lehenestea
29·04·2022
Kiroldegiko desfibrilagailua hautsita
Orain dela egun batzuk, kasualitatez kiroldegiko eremuan kokatutako desfibrilagailua puskatuta zegoela ohartu ginen eta bertatik kendu dugu. Berriz jakinarazi bitartean, herrian desfibrilagailu bakarra dagoela jakinarazten dizuegu, zehazki, udaletxe zaharreko sarreran kokatuta dagoena. Garbi dago nahita puskatua izan dela eta hil ala biziko egoeratan bizitza salba dezakeen gailua dela kontutan izanda, Ikaztegietako udalak ozen salatzen du gertatutakoa.