Publicador de contenidos

Udarako ludoteka 2022

11·05·2022

Udarako ludoteka 2022

Aurten ere gainean ditugu udako oporrak, eta, horrekin batera, udako ludoteka. Ekainaren 22an hasi eta uztailaren 29ra bitarte antolatuko da 9:00 – 13:00 ordutegian, 2010-2020 urte artean jaiotako haurrentzat eta 60€ ko kostua izango du. Izen ematea udaletxean egingo da maiatzaren 25a bitarte. Eta ordainketak udaletxean bertan txartelaz edo ondorengo kontuan, kontzeptuan Ludoteka eta haurraren izen abizenak jarrita. ES21 2095 5020 061061185780 Begirale moduan lana egin nahi izanez gero, bidali Curriculuma udala@ikaztegieta.eus helbidera. BALDINTZAK: - Euskara jakitea - 18 urte beteak izatea edo urte honetan betetzea - Haur heziketarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo eta aisialdirako hezitzaile edo denbora libreko monitore titulua izatea.

Sendabelar ikastaroa II

11·05·2022

Sendabelar ikastaroa II

Ainitze Sala Insaustiren eskutik herrian ditugun sendabelarrak ezagutu eta beraiek nola erabili ikasteko aukera izango dugu. Herrian ibilaldia egingo da inguruko sendabelarrak identifikatu eta bilduz eta ondoren, ukenduak egingo dira. Herriko zubitik abiatuko da ibilaldia eta ukenduak erabilera anitzeko aretoan egingo dira.

Zabor bilketa

29·04·2022

Zabor bilketa

Hilabete ere ez da zabor bilketa sistemaren aldaketa gauzatu zela eta dagoeneko ikusi ditugu jarrera desegokiak. Aldaketak bi helburu ditu, batetik, gastua murriztea eta bestetik, bilketa datuak mantentzea, honela jarraitu ezkero, azken datu honek behera egingo luke beraz, hemen ohar batzuk bilketa datu horiek mantendu edo hobetzeko.

“genEroa” dantza ikuskizuna

29·04·2022

“genEroa” dantza ikuskizuna

Eguna: Maiatzak 7, larunbata Ordua: 19:00etan Non: Plazan Kimua dantza-kolektiboaren eskutik

29·04·2022

"Pamir, distantziak" ikus-entzunezkoa

Eguna: Apirilak 29, ostirala Ordua: 18:30etan Non: Erabilera anitzeko aretoan Abenturaren parte izan den Joseba Iztueta alpinista eta dokumentalaren egilea bertan izango dira.

Mediku kontsultategia berriz ere martxan herrian

29·04·2022

Mediku kontsultategia berriz ere martxan herrian

Maiatzaren 3tik aurrera berriz ere medikuaren kontsulta zerbitzua izango dugu kiroldegian kokatuta dagoen mediku gelan. Asteartetan etorriko da, 12:00-13:00 ordutegian eta hitzordua hartzeko asteartean bertan goizeko 9:30ak arte egin ahalko da. Herrian bertan zerbitzu hau edukitzeak lan haundia eskatzen du eta zerbitzuak jarraipena izan dezan, beharrezkoa da erabilera izatea beraz, animatzen zaituztegu posible denean behintzat, herriko ordutegia lehenestea

Kiroldegiko desfibrilagailua hautsita

29·04·2022

Kiroldegiko desfibrilagailua hautsita

Orain dela egun batzuk, kasualitatez kiroldegiko eremuan kokatutako desfibrilagailua puskatuta zegoela ohartu ginen eta bertatik kendu dugu. Berriz jakinarazi bitartean, herrian desfibrilagailu bakarra dagoela jakinarazten dizuegu, zehazki, udaletxe zaharreko sarreran kokatuta dagoena. Garbi dago nahita puskatua izan dela eta hil ala biziko egoeratan bizitza salba dezakeen gailua dela kontutan izanda, Ikaztegietako udalak ozen salatzen du gertatutakoa.

Aberri Eguna

06·04·2022

Aberri Eguna

500 urte beteko dira aurten Amaiurreko gudutik, baita 90 urte lehen Aberri eguna ospatu zenetik ere. Urteek aurrera egin arren tinko jarraitzen dugu, gure herriak, gure lurrak, gure hizkuntzak eta gure kulturak bizirik jarrai dezan. Horregatik, apirilaren 17an, aberri eguna izanik, ikurrinak zuen etxe kanpoetan jartzera dei egiten dizuegu

Tipi-tapa, tipi-tapa, KORRIKA!!!

06·04·2022

Tipi-tapa, tipi-tapa, KORRIKA!!!

  Abian da KORRIKA eta Ikaztegietara apirilaren 8an iritsiko da, iluntzeko 21:20ak aldera!   Hona hemen egitaraua: 15:45etan TXOKOLATADA (plazan) 17:00etan “Irudipuinak” kontaketa saio marraztua (udaletxe azpiko aretoan) 19:30etan ZAHAGIARDOA (plazan)

Mugikor eta telebisten frekuentzietan aldaketak

06·04·2022

Mugikor eta telebisten frekuentzietan aldaketak

Jakinarazten da laster izango dela 4G eta 5G belaunaldi berriko zerbitzu mugikorra, operadore mugikor nagusien 700 eta 800 MHz-eko maiztasun-bandei buruzkoa. Maiztasun-banda horietan zerbitzu mugikorrak eskaintzeak eragina izan dezake herriko erabiltzaileek LTD seinalea jasotzean, lehenago telebista zerbitzurako erabiltzen zirelako. Ukipen horiek konpontzeko, halakorik gertatuz gero, operadore mugikorrek konfiantza izan dute "llega700" enpresan, LTDko edozein erabiltzaileri eta arrazoi horrek eragiten dion Estatuko edozein tokitan gerta dakizkiokeen kalteak konpontzeko. Horretarako, jakinarazten dizuegu herritarrentzako doako arreta-zenbakia hau dela: 900 833 999 Eta horri buruzko informazio guztia duen webgunea: www.llega700.es Bizilagunek afektazioaren berri eman ondoren, teknikari kualifikatu bat gerturatuko da afektazioa atzeman den tokian eta hura konpontzeko behar diren egokitze lanak eginen ditu. Hori guztia, haientzat inolako kosturik gabe

Bat-bateko bertsolaritza tailerra

04·04·2022

Bat-bateko bertsolaritza tailerra

EGUNAK ETA ORDUTEGIA: Maiatzak 4, 11, 18 eta 25. (Asteazkenak) 18:30etik 20:00etara. LEKUA: Udaletxeko balio anitzeko gelan. IZEN-EMATEA: Ikaztegietako Ostatuan edo harituz.bzt@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz, apirilaren 11ra arte, PREZIOA: 40 €

04·04·2022

"Etxean bertsolari" tailerra

Bertsoa etxeko txikien jolas bihurtzeko tailerra. NORENTZAT: Umeekin harremana duen edonorentzat: guraso, anai-arreba, zaintzaile, aiton-amona, irakasle, lagun... EGUNAK ETA ORDUTEGIA: Maiatzak 4, 11, 18 eta 25. (Asteazkenak) 18:30etik 20:00etara. LEKUA: Zizurkilgo Plazida Otaño Liburutegia. IZEN-EMATEA: Plazida Otaño liburutegian edo harituz.bzt@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz, apirilaren 11ra arte, PREZIOA: 40 €