Publicador de contenidos

Udal eraikinak normaltasunera bueltatuz

20·10·2020

Udal eraikinak normaltasunera bueltatuz

Gaurtik aurrera, udal eraikinen erabilera malgutzen hasiko gara, eta garbitasun eta higiene neurriak bete daitezen beharrezko materiala jarri dugu.

Irakurle taldea

20·10·2020

Irakurle taldea

Irakurle taldea martxan jartzera doa Ikaztegietan. Lehen saioa euskal emakume idazleen irakurketa feminista tailerra izango da. Beharrezkoa da izena ematea udaletxera deituta 943653329 zenbakian.

Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruzko saio praktikoa

20·10·2020

Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruzko saio praktikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Ikaztegietako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko tailerra antolatu du urriaren 27an, 18:00etan, Balio anitzeko aretoan. Izena emateko udaletxera deituta 943653329 zenbakian edo argitu@gipuzkoa.eus helbidean.

Kirol ekintzak. 2020-2021 ikasturtea

08·10·2020

Kirol ekintzak. 2020-2021 ikasturtea

Azken urteetako bidea jarraituz, aurtengo ikasturterako ere udalak kirol ekintzak antolatu ditu. Bizi dugun egoera dela eta, segurtasun eta higiene neurriak errespetatuko dituzten ekintzak egitea da gure asmoa, eta horretarako zenbait aldaketa egin ditugu ikastaroetan.

EUSKARALDIA 2020

05·10·2020

EUSKARALDIA 2020

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Gutxieneko baldintza euskara ulertzea da. 2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz; orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak. 2020an burutuko da bigarren edizioa, azaroaren 20tik abenduaren 4ra eta, oraingoan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egin zaie eta Ikaztegietako udalak entitate moduan parte hartuko du. Herritarrei norbanako bezela parte hartzera gonbidatzen zaituzte Ikaztegietako udalak. Izena emateko www.euskaraldia.eus web orrian. AUKERATU ZURE ROLA! AHOBIZI EDO BELARRIPREST!

Kiroldegian bertako produktuak jasotzeko aurkezpen bilera

05·10·2020

Kiroldegian bertako produktuak jasotzeko aurkezpen bilera

Larreta esnekiak, Aranburu oilategiko arrautza eta sagar zukua eta Belardipeko erleak-en erle jatorriko gaiak jasotzeko aukera egongo da kiroldegiko gelan. Bilera eguna: Urriak 8 Ordua: 18:00 Lekua: Erabilera anitzeko gela Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta osasun gomendioak bete beharko dira. Etorri ezin duenak galde dezala udaletxean eta informatuko zaio.

Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruzko saio praktikoa

29·09·2020

Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukerei buruzko saio praktikoa

Urriaren 6an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Udaletxeko balio anitzeko aretoan.

Furgobaratza Ikaztegietako baratza parkean

10·09·2020

Furgobaratza Ikaztegietako baratza parkean

Irailaren 15ean izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara, udazken-neguko baratzegintza aholkuak emateko.

Zaborren kudeaketa etxean inor isolatuta edo koarentenan badago

07·09·2020

Zaborren kudeaketa etxean inor isolatuta edo koarentenan badago

Azken egunetan herrian izandako positibo kopuruaren gorakada ikusita lasaitasun mezu bat helarazi nahi dugu Udaletik. Segurtasun eta higiene neurriak errespetatzea eta Osasun Sailaren gomendio guztiak betetzea inoiz baino beharrezkoagoa da momentu honetan. Herriko Ostatuari dagokionez, jakin berri dugu bertako langileak negatibo eman duela PCR proban. Bestalde, konfinamendu garaian antolatutako bolondres taldea berriro martxan dago. Herritarren batek laguntza beharko balu (erosketak egiteko...), honako telefono honetara deitu dezala: 688635775   Zabor bilketa berezia martxan jarriko dugu, isolatuta edo berrogeialdia betetzen ari direnentzat soilik, beste herritar guztiak orain arte bezala atera beharko dituzue hondakinak sailkatuta dagokion kubo eta egunetan.

Epaimahaigaien zerrenden erakusketa

04·09·2020

Epaimahaigaien zerrenden erakusketa

Indarrean dagoen 5/1995 Epaile-Auzitegiaren Lege Organikoan agindutakoa betez, Ikaztegietari dagokion zerrenda jendaurrean jartzen da 7 egunez. Jendaurreratzen datak: irailaren 7tik, astelehena, irailaren 15era, asteartea, biak barne. Zozketa Atotxako Justizia Jauregiko 11 zenbakiko epaiketa aretoan burutuko da 2020ko irailaren 25ean, goizeko 10:00etan.

Euskara ikastaroak

03·09·2020

Euskara ikastaroak

Ikaztegietako Udalak eskualdeko euskalgintzako hainbat eragilerekin elkarlanean, 2020-2021 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dituela jakinarazi nahi dizu. Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu zaitezten. Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo da, eta izena ematen duzuenon artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko da. Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herrian bertan eskainiko dira. Urtero bezala, herrian sortzen diren ikastaro guztiak Udalak diruz lagunduko ditu. Matrikula epea: irailaren 17ra arte luzatuko da. Izena emandako guztiei bilera baterako deia egingo zaizue epea amaitu eta egun gutxira. Informazio gehiagorako edo izena emateko deitu lasai edo hurbildu udalera: Ikaztegietako Udala: 943 653329 Ikaztegietako Udalak euskararen normalizazioan, guztiokin batera, urratsak ematera gonbidatzen zaitu. Animatu eta ikasi euskaraz!

Bertako produktuak herrian jasotzen jarraitzeko aukera

03·09·2020

Bertako produktuak herrian jasotzen jarraitzeko aukera

Uztailean egin genuen bileran aurreratu bezala, herrian Orendaingo Larreta Esnekiak eta Zizurkilgo Aranburu oilategiko arrautza eta sagar zukua jasotzen jarraitzeko proposamenak aurrera darrai. Astero egingo da banaketa, aurrez eskaera eginda, zehazki esnekien eskaera aplikazio bidez egingo da eta arrautza eta zukua aurrerago interesdunei emango zaien zenbaki batean whatsapp bidez. Elikagaiak kiroldegiko gela batean jasoko dira. Hornitzaileak bertan utziko ditu aurrez zehaztuko den egun eta ordu jakin batean eta eskatzaileak kiroldegia irekita dagoen ordutegian berari ondoen datorkion momentuan jasotzeko aukera izango du.