10·09·2020
Furgobaratza Ikaztegietako baratza parkean
Irailaren 15ean izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara, udazken-neguko baratzegintza aholkuak emateko.
07·09·2020
Zaborren kudeaketa etxean inor isolatuta edo koarentenan badago
Azken egunetan herrian izandako positibo kopuruaren gorakada ikusita lasaitasun mezu bat helarazi nahi dugu Udaletik. Segurtasun eta higiene neurriak errespetatzea eta Osasun Sailaren gomendio guztiak betetzea inoiz baino beharrezkoagoa da momentu honetan. Herriko Ostatuari dagokionez, jakin berri dugu bertako langileak negatibo eman duela PCR proban. Bestalde, konfinamendu garaian antolatutako bolondres taldea berriro martxan dago. Herritarren batek laguntza beharko balu (erosketak egiteko...), honako telefono honetara deitu dezala: 688635775 Zabor bilketa berezia martxan jarriko dugu, isolatuta edo berrogeialdia betetzen ari direnentzat soilik, beste herritar guztiak orain arte bezala atera beharko dituzue hondakinak sailkatuta dagokion kubo eta egunetan.
04·09·2020
Epaimahaigaien zerrenden erakusketa
Indarrean dagoen 5/1995 Epaile-Auzitegiaren Lege Organikoan agindutakoa betez, Ikaztegietari dagokion zerrenda jendaurrean jartzen da 7 egunez. Jendaurreratzen datak: irailaren 7tik, astelehena, irailaren 15era, asteartea, biak barne. Zozketa Atotxako Justizia Jauregiko 11 zenbakiko epaiketa aretoan burutuko da 2020ko irailaren 25ean, goizeko 10:00etan.
03·09·2020
Ikaztegietako Udalak eskualdeko euskalgintzako hainbat eragilerekin elkarlanean, 2020-2021 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dituela jakinarazi nahi dizu. Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu zaitezten. Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo da, eta izena ematen duzuenon artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko da. Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herrian bertan eskainiko dira. Urtero bezala, herrian sortzen diren ikastaro guztiak Udalak diruz lagunduko ditu. Matrikula epea: irailaren 17ra arte luzatuko da. Izena emandako guztiei bilera baterako deia egingo zaizue epea amaitu eta egun gutxira. Informazio gehiagorako edo izena emateko deitu lasai edo hurbildu udalera: Ikaztegietako Udala: 943 653329 Ikaztegietako Udalak euskararen normalizazioan, guztiokin batera, urratsak ematera gonbidatzen zaitu. Animatu eta ikasi euskaraz!
03·09·2020
Bertako produktuak herrian jasotzen jarraitzeko aukera
Uztailean egin genuen bileran aurreratu bezala, herrian Orendaingo Larreta Esnekiak eta Zizurkilgo Aranburu oilategiko arrautza eta sagar zukua jasotzen jarraitzeko proposamenak aurrera darrai. Astero egingo da banaketa, aurrez eskaera eginda, zehazki esnekien eskaera aplikazio bidez egingo da eta arrautza eta zukua aurrerago interesdunei emango zaien zenbaki batean whatsapp bidez. Elikagaiak kiroldegiko gela batean jasoko dira. Hornitzaileak bertan utziko ditu aurrez zehaztuko den egun eta ordu jakin batean eta eskatzaileak kiroldegia irekita dagoen ordutegian berari ondoen datorkion momentuan jasotzeko aukera izango du.
03·09·2020
Osasun material bilketa herrian
Saharako Gazteria Aktiboa Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako egoeraz kezkatuta dagoen talde bat da, eta Ikaztegietan osasun material bilketa bat egiteko prest agertu dira.Maskarillak edo musukoak, gel hidroalkoholikoa, eskularruak eta Parazetamolabilduko dituzte. Bilketa herriko plazan izango da, eta bi egunetan egingo dute: irailaren 7an (astelehena) 17:00etatik 19:00etara, eta irailaren 12an (larunbata) 10:00etatik 12:00etara. Bilketaegunetan, beste edozein egunetan bezala, musukoa jantzita eramatea eta segurtasunezko distantzia errespetatzea derrigorrezkoa izango da. Edozein zalantzaren aurrean idatzi e-mail honetara: juventudactiva.free.sh@gmail.com edo deitu telefono zenbaki honetara: 631 136 515. Ekarpen oro, txikia bada ere, ongi etorria izango da. Animatu eta jarri zure aletxoa!
02·09·2020
Zabor-bilketa erreziboak (2020ko 2. seihilabetea)
2020ko 2. seihilabeteko zabor-bilketa erroldari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna urriaren 9a da. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik
21·07·2020
San Lorentzo jaiei buruzko oharra
Jakina den moduan koronabirusaren gaitzak mundua aldrebestu du, eta baita gure egunerokoa ere. Ikaztegietako Festa Batzordetik festak ez egitea erabaki dela jakinarazi nahi dizuegu. Ez da festa egiteko baldintzarik betetzen, eta azken egunetan, berriz ere, atzera egin dugula ikusita, onena, ezer ez antolatzea dela erabaki dugu. Ez da festarik izango herrian, baina herritar guztioi gogorarazi nahi dizuegu tentuz jokatzeko. Ez antolatu festa alternatiborik mesedez. Eta ekidin jende pilaketak transmisio komunitarioak prebenitzeko. Maskara erabili, eskuak maiz garbitu eta distantziak mantenduz, zaindu zeuen buruak eta ingurukoenak.
20·07·2020
Tolosaldean Karabana Solidarioa
Uztailaren 23an bilketa izango da Ikaztegietan, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Jasoko diren produktuak: maskarilak, hidrogelak eta eskularruak, haur eta helduentzat pardelak, ikas-materiala.
10·07·2020
Furgobaratza Ikaztegietako baratza parkean
Uztailaren 15ean izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara, ureztapenaren inguruko aholkuak emateko.
02·07·2020
Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira. Covid-19a dela eta, bozka lekuko sarrera eta irteera kontrolatu behar dugu. Horretarako herriko pertsonal profesional desberdinak (udaltzaingo, babes zibil, suhiltzaile,…) erabiltzeko aukera dugu edo gure kasuan, horrelakorik ez dugunez, herritarrekin egiteko aukera daukagu. Gastu horiek babesteko 300€ emango dizkiote udalari. Hau horrela uztailaren 12rako , 3 herritar beharko ditugu bozka lekua irekita dagoen bitartean, sarrera irteera kontrolatu eta bozkalekura sartu aurretik babes neurrien gogorarazpenak egiteko. 3 txanda egingo dira 8:45-12:30 12:30-16:15 16:15-20:00 Interesa duenak udaletxean eman beharko du izena uztailaren 7, asteartea, 14:00ak bitarte. 18urte beteak izan beharko dira eta euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea beharrezkoa da. Lehentasuna izango dute langabetu eta ikasleek. Txanda bakoitzeko zaintza lanak egitea egokitzen zaionak 100€ko ordainsaria izango du. Zozketa bidez aukeratuko dira txanda bakoitzeko herritarrak eta zozketan ateratzen diren ordenaren arabera etorri beharko dute. Ordezko zenbakiak ere aterako dira egokitu zaionen batek azken momentuan etortzeko arazorik izango balu, postu hori beteta geratu dadin. Txanda egokitzen zaionari, uztailaren 8an egunean zehar jakinaraziko zaio.
02·07·2020
Abiadura motelean ibiltzeko eskaera
Azkenaldian Aiutu eta Loperdi ingurua batzen duen bidean ibilgailuak abiadura handian ibiltzen direla kexa jaso dugu. Eremu hori, oinezko zein ibilgailuek elkarbanatu behar dutela kontutan izanik, errespetuz eta abiadura mantsoan ibiltzea eskatzen zaizue.