Publicador de contenidos

Garbiketa berezia birusa ez zabaltzeko

26·03·2020

Garbiketa berezia birusa ez zabaltzeko

Etxeetako atariak eta eremu komunak garbitzeko oinarrizko jarraibideak. Garbitzerakoan arreta berezia jarri: heldulekuei, igogailuetako eta tinbreetako botoiei, postontziei, barandilei eta interruptoreei. Horiek baitira birusa edukitzeko arrisku handiena izan dezaketen elementuak eta birusaren zabalkunderako foku garrantzitsua. Gogoan izan lixiba disoluzioa erabiltzen duenak, ur litro bakoitzeko 2cl lixiba bota behar direla . Beste produktu desinfektatzaile edo biruzida batzuk ere erabil daitezke, aldez aurretik Koronabiruserako baliozkoak diren kontsultatzea garrantzitsua da. Ahal bada, botatzeko baietak, papera eta eskularruak erabili behar dira eta ezin bada, produktu horiek garbitu beharreko eremuetarako bakarrik erabiliko dira. Guztion onerako, bizilagun guztiek oinarrizko prebentzio-neurri hauek kontuan har ditzatela eskatzen da birusaren hedapena ekiditeko jarraitu beharreko pauso garrantzitsuak baidira.

UDALETXEKO ZERBITZUAK

16·03·2020

UDALETXEKO ZERBITZUAK

COVID-19 Koronabirusaren hedapena saiheste aldera, udalarekiko harremana telefonoz (943653329 zenbakian), telematikoki edo email bidez (udala@ikaztegieta.eus helbidean) egitea eskatzen zaizue, soilik larrialdi kasuetan gerturatu Udaletxera. Eskaera email bidez, telefonoz edo posta arruntez erantzuten saiatuko gara. Herritar guztioi, birusaren hedapena saiheste aldera, zuen esku dagoen guztia egitea eta arduraz jokatzea eskatzen zaizue.

ADINEKOENTZAT EDO LAGUNTZA BEHAR DUTENENTZAT ZERBITZUA

16·03·2020

ADINEKOENTZAT EDO LAGUNTZA BEHAR DUTENENTZAT ZERBITZUA

Ikaztegietako Udalak, COVID-19 koronabirusa dela eta, adineko edo beharra dutenei laguntzeko bolondres talde bat sortuko du. Beharrak identifikatu eta laguntza bideratzea izango da talde honen helburua. Erosketa eta medikamentuak etxera eramatea izango da zeregin nagusiena. Zerbitzuaren beharra izango bazenu jarri harremanetan 688635775 telefonoan eta laguntza bideratuko dugu. BOLONDRESAK Bolondres taldean parte hartu nahi baduzu jarri harremanetan edo bidali whatsapp bat 688635775 zenbakira, zure izen abizenak, kontakturako zenbakia eta disponibilitatea adieraziz.

OSTATUA

16·03·2020

OSTATUA

COVID-19 koronabirusaren hedapena ekiditeko asmoz, Ostatuan taberna itxita mantenduko da egoera hobetu bitartean. Denda zerbitzua ordutegi mugatuz egongo da zabalik, ogia edo dendako elikagaiak erosi ahalko dira, astelehenetik igandera 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 ordutegian. Ogia enkargatzen bada hobeto, 642826188 zenbakian.

Koronabirusaren inguruan OHARRA

13·03·2020

Koronabirusaren inguruan OHARRA

COVID-19 Koronabirusa dela eta, osasun agintarien gomendioak jarraituz, Ikaztegietako Udalak ondorengo erabakiak hartzen ditu: 1- Ikaztegietako Udalak antolatzen dituen ikastaro eta ekintza guztiak bertan behera gelditzen dira. 2- Liburutegia eta kiroldegia itxita egongo dira (soilik ileapaindegira joan ahalko da). 3- Ikaztegietako Udalak herritarrei Osasun Sailak emandako gomendioak jarraitzea eskatzen die. Neurri hauek martxoaren 29a bitarte egongo dira indarrean.

2020ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen mahaiaren osaketaren zozketa

06·03·2020

2020ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen mahaiaren osaketaren zozketa

2020ko martxoaren 9an egingo da, goizeko 9:00etan.

Maria Zunzunegi: anorexiaz aurrez aurre solasaldia

25·02·2020

Maria Zunzunegi: anorexiaz aurrez aurre solasaldia

“Maria Zunzunegi gaztea da, eta bere bizitzako ia hamar urteak anorexiak harrapatuta gaixo eman zituen. Gaur egun, ondo dago, eta solasaldian, gaixoaldia kontatuko digu. Nola hasi zen jateari uzten, zer dela eta, ingurukoek zer egin zuten, laguntza nola eskatu zuen, eta garrantzitsuena, anorexiatik ateratzea nola lortu zuen. Egun, ikasketez psikologoa da eta horretan egiten du lan.” • Eguna: Otsailak 28, ostirala 19:00etan. • Lekua: Udaletxeko areto nagusian

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga 2020

17·02·2020

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga 2020

2020ko zirkulazio zerga erroldari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna apirilaren 3a da. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik.

Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeetarako hautesle zerrenda

14·02·2020

Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeetarako hautesle zerrenda

2020ko apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako hautesle zerrendak ikusgai daude. Noiz: otsailaren 17tik 24ra. Non: Udaletxeko bulegoetan.

Zabor-bilketa erreziboak (2020ko 1. seihilabetea)

05·02·2020

Zabor-bilketa erreziboak (2020ko 1. seihilabetea)

2020ko 1. seihilabeteko zabor-bilketa erroldari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna martxoaren 5a da. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik

Gabonetako saskien zenbakiak

23·12·2019

Gabonetako saskien zenbakiak

Udalak herritarren artean Errigorako lau saski banatuko ditu. Zozketa abenduaren 20an egin zuten eskolako umeek eta zenbaki sarituak honako hauek izan dira: 074 (ordezko zenbakia: 128) , 017 (ordezko zenbakia: 073), 046 (ordezko zenbakia: 079) eta 092 (ordezko zenbakia: 176). Zenbaki saritua duten herritarrak Udaletxetik pasatu beharko dira saskiaren bila. 15 egun pasa ondoren saskien bila pasatu ez badira, ordezko zenbakiak hartuko dira kontutan.

05·12·2019

"Arrastoan" dokumentalaren proiekzioa, abenduaren 13an.

Arratsaldeko 19:00etan izango da, udaletxeko balio anitzeko gelan