10·09·2018
Ikaztegietako Udalak oroimena lantzeko tailerra antolatuko du adinekoentzat (60 urtetik gorakoak). Irailetik ekainera izango da eta lortu nahi diren helburuak hauek dira: - Bizi-kalitatea hobetzea. - Etorkizunean eman daitezkeen nahasteak aurrezaindu edo atzeratu. - Gaitasun kognitiboen galera aurrezaindu edo atzeratu, gaitasun horiek estimulatzera zuzenduriko teknikak erabiliz. Astean bi saio izango dira, astearte eta ostegunetan, (16:00-18:00etara) eta DOAN izango da. HASIERA EGUNA: IRAILAK 18 Aurreko ikasturtea oso ondo joan da eta beste norbaitek izena eman nahi badu deitu Udaletxera irailaren 17a baino lehen.
07·09·2018
Zabor-bilketa erreziboak (2018ko 2. seihilabetea)
2018ko 2. seihilabeteko zabor-bilketa erroldari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna urriaren 9a da. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik.
03·09·2018
Ikaztegieta Tipi-Taparen aurkezpena
Irailaren 21etik aurrera Udalak egitasmo berri bat jarriko du martxan herrian, hirugarren adineko biztanleei zuzendua egongo dena, Ikaztegieta Tipi-Tapa. Astean behin, herriko boluntario talde baten laguntzaz, oinezko ibilaldiak burutuko dira herri inguruan, zahartzaro aktiboa eta ohitura osasuntsuak sustatzea helburu nagusi bezala hartuta. Egitasmoaren xehetasunak azaltzeko, aurkezpen bat burutuko dugu Irailaren 12an arratsaldeko 17:00etan, Udaletxe azpiko aretoan. Herritar guztiak zaudete gonbidatuak bertara, egitasmoan zuzenean parte hartu dezaketenak edo inguruan parte hartu dezakeen norbait izan dezaketenak. Ez ahaztu sekula ez dela beranduegi gure osasuna zaintzeko, beraz animatu.
03·09·2018
Kirol ekintzak 2018-2019 ikasturterako
Kirol ekintzak 2017-2018 ikasturterako Udalak Pilates eta Aerobic ikastaroak antolatu ditu. Izena emateko Udaletxera etorri, irailaren 7a baino lehen. Ekintza gauzatu ahal izateko gutxienez 6 parte hartzaile behar dira. Matrikula orria betetzean ikasturte osorako (ekaina arte) konpromezua hartuko da, baja ematea soilik gaixotasun edo pisuzko arrazoiengatik onartuko delarik.
17·07·2018
San Lorentzo jaietarako oharrak
San Lorentzo jaietan kontuan hartu beharreko hainbat ohar:
17·07·2018
Datorren irailetik aurrera Ikaztegietako udalak ekimen berri bat jarriko du martxan, batez ere herriko erretirodunei zuzendua izango dena. Irailaren 21en hasita, ostiralero, herritar talde ibiltari bat aterako da udaletxetik herri inguruan zehar ibilbide bat burutzeko. Osasuna eta ongizatea helburu hartuta, Udalak bultzatutako egitasmo honek ariketa fisikoa egitearen onurak zabaldu nahi ditu. Ekimena hasi baino aste bat lehenago aurkezpen ekitaldi bat burutuko dugu eta aurrerago jakinaraziko ditugu xehetasun gehiago. Animatu parte hartzera eta zabaldu mezua interesa izan dezaken edonori.
19·06·2018
Pasa den urtean bezala, aurtengoan ere Ikaztegietako Gazte Taldetik dantza ikastaroa antolatzeko asmoa dago, oinarrizko dantzak ikasi eta primeran pasatzeko. Bi deialdi egingo dira: 1. Uztailaren 2tik 27ra: zerotik hasi nahi duzuenontzat. 2. Uztailaren 16tik 27ra: gutxieneko ezagutza bat duzuenontzat. Uztaileko astelehen eta asteazkenetan bilduko gara 19:30etatik 21:00etara, kiroldegiko gimnasioan.
14·06·2018
Ikaztegietako baratze parkean izango da ekainaren 28an, 18:00etatik 19:30etara. TAILERRA: Nola egin aurre gaixotasun eta izurritei?
08·06·2018
Aurten ere San Joanak datoztelarik, udalak mahaiak eta edaria jarriko ditu (ardoa,sagardoa eta ura),janaria norberaren kontu. Afaria 21:00etan eta sua 22:30etan. Suaren inguruan dantzatzera gonbidatzen zaituztegu.Bertan ikusiko garelakoan.
31·05·2018
Ikaztegieta martxan jartzeko boluntarioak
Ikaztegietako Udalak herritarrei zuzenduriko eskaintza handitu nahian, ekimen berri bat jarri nahi du martxan, hirugarren adineko biztanleei zuzendua izango dena batez ere. Ekimen honek jarduera eta ohitura osasuntsuak bultzatzea izango du helburutzat eta astean behin herri ingurunean prestatuko diren ibilbideetan barrena ibilaldiak egingo dira. Ekimen hau martxan jartzeko ordea, boluntarioak behar ditu Udalak, antolakuntzan lagundu ahal izateko. Hori dela eta boluntario bezala laguntzeko prest dagoen edozein herritarri bilera deialdia luzatzen diogu, ekainaren 6an arratsaldeko 18:00etan Udaletxean. Animatu parte hartzera eta lagundu ikaztegietar gehiago martxan jartzen.
16·05·2018
Herriko festetan herritarrek eginiko antzerkia berreskuratu nahi da. Baina, noski, horretarako aktoreak behar dira. Ez da zertan profesionala izan behar. Antzerkia gustuko izatearekin nahikoa da. Entsegu egun batzuk, eta sanlorentzotan herrian izatea beharrezkoa izango dira. Antzeslanean parte hartu nahi baduzu, eman izena Udaletxean maiatzaren 28a, astelehena, baino lehen. Hurrengo festetako bilera, berriz, ekainaren 1ean izango da, 18:30etan.