13·06·2023
12-17 urte artean bazaude eta uztailean ondorengo ekintzetan parte hartu nahi baduzu, ZATOZ GUREKIN!:
12·06·2023
Ikaztegietako Tokiko Energia Komunitatean bazkide izateko aukera zabalik
Ikaztegietako Tokiko Energia Komunitatean bazkide izateko aukera zabalik. Izena eman ezazu erraz web-orriko formularioan (www.tekgipuzkoa22.eus/ikaztegieta/eu). Azkar ibili, izan ere ekainaren 15ean amaituko da epea.
05·06·2023
Hauteskunde Orokorretarako hautesle zerrendak
2023ko uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretarako hautesle zerrendak ikusgai daude. - Noiz: Ekainaren 5etik 12ra. - Non: Udaletxeko bulegoetan.
24·05·2023
Gipuzkoako Herri Txikietako Finala 2023
Maiatzaren 27an, larunbata, 18:30etan. Ikaztegietako pilotalekuan. Joanekoa: Kutturru - Aizarnazabal 17:30etan plazan Pako Belea konpartsarekin bildu eta kalejiran pilotalekura. Jatekoa eta edatekoa ez da faltako.
24·05·2023
Noiz: Maiatzaren 26an, 17:30etan Non: Erabilera anitzeko gela Filma euskaraz izango da. Haur bakoitzak guraso edo arduradun batekin egon beharko du. Krispetak banatuko zaizkie haurrei.
12·05·2023
Aurreko batean jakinarazi genizuen bezala, Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, Gerra Zibilari buruzko ikerketa bat jarri du martxan. Bada, ikerketa aberaste aldera, jakin ezazue memoria bulegoa martxan dela udaletxe azpiko aretoan. Bulegoaren helburua honakoa da: 1936-1945 urteen artean Ikaztegietan jazotako gertaeren inguruko testigantzak jasotzea herritarren eskutik. Bulegoa maiatzean zehar asteazkenetan egongo da zabalik, goizeko 10:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Ahalik eta ikerketa osatuena lortzeko ezinbestekoak dira herritarren testigantzak. Beraz, informazioa izanez gero edota zerbait jakin dezakeen norbait ezagutuz gero, eskertuko genuke memoria bulegoarekin edo Udalarekin harremanetan jartzea.
12·05·2023
Dokumental proiekzioa herriko sahararren eskutik
Maiatzak 19. Arratsaldeko 19:00etan. Udaleko balio anitzeko gelan. Ondoren merienda: tea, pastak, datilak,....
27·04·2023
Bulegoaren helburua honakoa da: 1936-1945 urteen artean Ikaztegietan jazotako gertaeren inguruko testigantzak jasotzea herritarren eskutik. Bulegoa maiatzean zehar asteazkenetan egongo da zabalik, goizeko 10:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
27·04·2023
Ekainaren 1etik 14ra KZgunean honako ikastaro hau izango da: "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi"
26·04·2023
Tokiko eta Batzar Nagusietatako Hauteskundeetarako mahai zozketa
Tokiko eta Batzar Nagusietatako Hauteskundeetarako mahai zozketa. Maiatzaren 2an, asteartea, goizeko 9:00etan.
05·04·2023
Tokiko eta Batzar Nagusietatako Hauteskundeetarako hautesle zerrendak
2023ko maiatzaren 28ko Tokiko eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeetarako hautesle zerrendak ikusgai daude. - Noiz: Apirilaren 10etik 17ra. - Non: Udaletxeko bulegoetan.
03·04·2023
Azken urteetako ohitura jarraituz, Ikaztegietako Kultura Batzordeak azoka antolatu du. Apirilaren 22an, larunbata, izango da 10:00etatik 14:00etara eta postu ezberdinek osatuko dute azokako eskaintza zabala: baserriko produktuak, landareak, edariak, janariak, artisau lanak, jantziak edota liburuak, besteak beste. Honez gain, musika, dantza edota tailer ezberdinak ere izango dira. Dena den, festa ez da goizean amaituko. Azokari bazkari batekin emango diogu jarraipena Balerdipeko erleen eskutik eta Distopia elektrotxarangak alaituko digu arratsaldea, Basabe garagardo artisauak dastatzeko aukera ere izango delarik.