04·11·2019
Josteko tailerra azaroaren 9an
Josteko tailerra: Botoia, kremailera, bajuak, zuloak… nola josi? 10:00etatik 12:00etara, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Oharra: Azaroak 4 da izena emateko azken eguna.
04·11·2019
Kulturaldiaren barruan izarren behaketa saioa dago antolatuta, Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean. Saio hau asteartea azaroak 5ean egitekoa zen, baina egun horretarako eguraldiaren aurreikuspena txarra denez ABENDUAN EGINGO DA SAIOA. Aurrerago jakinaraziko zaizue data zehatza.
11·10·2019
2019ko Gorte Nagusietarako Hauteskundeen mahaiaren osaketaren zozketa
2019ko urriaren 16an egingo da, goizeko 9:00etan.
27·09·2019
Hauteskunde Orokorretarako hautesle zerrendak
2019ko azaroaren 10eko Hauteskunde Orokorretako hautesle zerrendak ikusgai daude. Noiz: irailaren 30etik urriaren 7ra. Non: Udaletxeko bulegoetan.
18·09·2019
Zabor-bilketa erreziboak (2019ko 2. seihilabetea)
2019ko 2. seihilabeteko zabor-bilketa erroldari dagozkion erreziboak ordaintzeko epea ireki da. Ordaintzeko azken eguna urriaren 11 da. Aipatutako epea amaitzean, premiamenduzko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordaindu gabeko kuotak eta banketxeak itzulitakoak dagokion errekarguarekin, eta berandutze interesak eta kostuak kobratuko direlarik.
09·09·2019
Egin jauzi eta bihurtu mintzalagun Ikaztegietan!
Euskara ikasteaz gain gure herrian euskara praktikatzeko aukera ere eman nahi genuke. Herritar guztiak gonbidatuta daude ekimen honetan parte hartzera; bai euskara praktikatu nahi dutenak eta baita ere, euskara praktikatu nahi duten horiei laguntzeko prest daudenak.Hemen Mintzalagun egitasmoari buruzko informazioa:
09·09·2019
Ikaztegietako Udalak UEMArekin elkarlanean 2019-2020 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dituela jakinarazi nahi dizu. Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu zaitezten.
09·09·2019
Memoria tailerra ere abian izango da irailaren 17tik aurrera, astearte eta ostegunetan, 16:00etatik aurrera bi orduz. Tailer honen helburuak ondorengoak dira: - Bizi-kalitatea hobetzea. - Etorkizunean eman daitezkeen nahasteak aurrezaindu edo atzeratu. - Gaitasun kognitiboen galera aurrezaindu edo atzeratu, gaitasun horiek estimulatzera zuzenduriko teknikak erabiliz. Beraz, parte hartu nahi duenak eman dezala izena udaletxean irailaren 13a bitarte.
09·09·2019
Aurtengo ikasturtean ere, tipi-tapa ekimena martxan hastera doa. Osasuna eta ongizatea helburu hartuta, egitasmo honek ariketa fisikoa egitearen onurak zabaldu nahi ditu. Bi ibilbide izango dira, laburra eta luzea, bakoitzak duen gaitasunaren arabera talde batean edo bestean joan dadin. Aldaketa txiki batekin dator aurtengoan ordea, ostiraletan izan beharrean, aurten, ostegunetan izango da. 9:45etan izen ematea izango da eta 10:00etan hasiko da. Beraz, irailaren 19tik aurrera, ostegunero, zita duzue udaletxe azpiko aretoan. Inor bolondres lanetan ibiltzeko prest badago, eman dezala izena udaletxean irailaren 13a bitarte. Ondoren, hamaiketakoa izango da aurreko urtean moduan.
09·09·2019
Kirol ekintzak. 2019-2020 ikasturtea
Azken urteetako bidea jarraituz, aurtengo ikasturterako ere Udalak antolatu ditu kirol ekintzak herritarren artean ohitura osasuntsuak sustatzen jarraitzeko helburuarekin. Osasuntsu mantentzeko jarduera fisikoa burutzea ezinbestekoa dela kontuan hartuz, eskaintza hauek izango dituzue eskuragarri urritik aurrera. Ekintzetan apuntatu ahal izateko udaletxean aurkituko duzuen matrikula orria bete beharko da irailaren 18a, asteazkena, baino lehenago.
06·06·2019
Ekainaren 24tik uztailaren 30era bitartean udalekuak izango dira herrian 2007-2016 urteen artean jaiotako umeentzat. Ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da eta 60 €ko kostua izango du. Izena emateko azken eguna ekainaren 18a izango da. Eskaera Udaletxean bete behar data eta ordainketa udal bulegoetan edo Udaletxeko kontuan egingo da.
24·04·2019
2019ko apirilaren 29ean egingo da, goizeko 9:00etan.