25·11·2019
Ipuin kontaketa: "Ikazneren istorioa"
Azaroaren 28an izango da, arratsaldeko 16:30etan Udal Liburutegian.
20·11·2019
Azaroak 25: Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna
Elkarretaratze zaratatsua egingo da azaroaren 25ean, 18:30etan, plazan. Ekarri zure ontziak zarata ateratzeko!
18·11·2019
Hitzaldia: "Euskaraz bizi ahal gara"
Azaroaren 22an Galtzaundi Euskara Taldearen eskutik "EUSKARAZ BIZI AHAL GARA" hitzaldia egongo da. Udaletxe azpiko aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
14·11·2019
Azaroaren 16an ospatuko da. 16:00etan umeak. 16:30etan helduak. Hau dela eta, 16:00etatik 18:00etatik kotxea ez erabiltzea herriko kaleetan eskatzen da. Krosari buruzko informazio gehiago: https://www.28kanala.eus/saioak-28-kanala/68-herriak/ikaztegieta/8304-urteroko-ibilbidea-prest-dute-ikaztegietan-larunbateko-kroserako
13·11·2019
Solasaldia: "Hitz aspertu bat nazioaz eta beste"
Azaroaren 15ean, 19:00etan, Udaletxeko balio anitzeko gelan: Haritz Azurmendiren tesiaren inguruko solasaldia egongo da. Haritz Azurmendi eta Adur Ibargurenen artean. Haritzek pasa den uztailean defendatu zuen doktorego tesia: “Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa. Euskal Herri garaikidean”. Nazioaren inguruko gaiez, tesiaren nondik norakoaz filosofiaz … galdetuko dio Adurrek, unibertsitateko kontuak egunerokora ekartzeko asmotan.
13·11·2019
Ostiraleko hitzaldia bertan behera
Kulturaldiaren barruan Urko Perezen "Pornografía web como productora de masculinidad prostituyente" hitzaldia zegoen antolatuta, baina arazo batzuk tarteko bertan behera geratu da.
11·11·2019
Hitzaldia: Pornografía web como productora de masculinidad prostituyente
Azaroaren 15ean izango da Urko Perezen eskutik, 19:00etan, Udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
07·11·2019
Hitzaldia: "Nola bizi hondakinik sortu gabe"
Azaroaren 8an izango da, Maddalen Diazen eskutik, 19:30etan, erabilera anitzeko gelan.
06·11·2019
Aurreko urteetan bezala aurten ere 3. adinekoen eguna antolatu dugu elkarrekin bildu eta egun atsegin eta polit bat pasa dezazuen. Egitaraua: 11:15ean meza 12:15ean Sutarri dantza taldearen emanaldia erabilera anitzeko gelan 14:00etan bazkaria Herri ostatuan Bazkarira joan nahi duenak udaletxean izena eman beharko du Azaroaren 13a baino lehen eta 5€ ordaindu.
04·11·2019
Josteko tailerra azaroaren 9an
Josteko tailerra: Botoia, kremailera, bajuak, zuloak… nola josi? 10:00etatik 12:00etara, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan. Oharra: Azaroak 4 da izena emateko azken eguna.
04·11·2019
Kulturaldiaren barruan izarren behaketa saioa dago antolatuta, Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean. Saio hau asteartea azaroak 5ean egitekoa zen, baina egun horretarako eguraldiaren aurreikuspena txarra denez ABENDUAN EGINGO DA SAIOA. Aurrerago jakinaraziko zaizue data zehatza.
11·10·2019
2019ko Gorte Nagusietarako Hauteskundeen mahaiaren osaketaren zozketa
2019ko urriaren 16an egingo da, goizeko 9:00etan.