Publicador de contenidos

Uztailaren 12rako bolondresak

02·07·2020

Uztailaren 12rako bolondresak

Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira. Covid-19a dela eta, bozka lekuko sarrera eta irteera kontrolatu behar dugu. Horretarako herriko pertsonal profesional desberdinak (udaltzaingo, babes zibil, suhiltzaile,…) erabiltzeko aukera dugu edo gure kasuan, horrelakorik ez dugunez, herritarrekin egiteko aukera daukagu. Gastu horiek babesteko 300€ emango dizkiote udalari. Hau horrela uztailaren 12rako , 3 herritar beharko ditugu bozka lekua irekita dagoen bitartean, sarrera irteera kontrolatu eta bozkalekura sartu aurretik babes neurrien gogorarazpenak egiteko. 3 txanda egingo dira 8:45-12:30 12:30-16:15 16:15-20:00 Interesa duenak udaletxean eman beharko du izena uztailaren 7, asteartea, 14:00ak bitarte. 18urte beteak izan beharko dira eta euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea beharrezkoa da. Lehentasuna izango dute langabetu eta ikasleek. Txanda bakoitzeko zaintza lanak egitea egokitzen zaionak 100€ko ordainsaria izango du. Zozketa bidez aukeratuko dira txanda bakoitzeko herritarrak eta zozketan ateratzen diren ordenaren arabera etorri beharko dute. Ordezko zenbakiak ere aterako dira egokitu zaionen batek azken momentuan etortzeko arazorik izango balu, postu hori beteta geratu dadin. Txanda egokitzen zaionari, uztailaren 8an egunean zehar jakinaraziko zaio.

Abiadura motelean ibiltzeko eskaera

02·07·2020

Abiadura motelean ibiltzeko eskaera

Azkenaldian Aiutu eta Loperdi ingurua batzen duen bidean ibilgailuak abiadura handian ibiltzen direla kexa jaso dugu. Eremu hori, oinezko zein ibilgailuek elkarbanatu behar dutela kontutan izanik, errespetuz eta abiadura mantsoan ibiltzea eskatzen zaizue.

Lorategietako hondakinentzat eremu beria

02·07·2020

Lorategietako hondakinentzat eremu beria

Herriko berdeguneetatik mozten ditugun adaxka, belar eta adarrentzat leku berria egokitu dugu kiroldegiaren ondoan. Eremu hau, kiroldegiko aldapa jaitsi bezain pronto eskubialdean dagoen belardi txikian dago kokatuta. Gainerako herritarrek ere, zuen lorategi edo belardi partikularretan moztutakoak kokapen berri honetara eraman beharko dituzue. Bestalde aipatu, eremu pribatuetan moztutakoa herriko puntu publiko desberdinetan uzteko ohitura duzuenak, beste herritar guztiek moduan, eremu berri honetara eraman beharko dituzuela.

Bertako produktuak herrian jasotzen jarraitzeko aukera

02·07·2020

Bertako produktuak herrian jasotzen jarraitzeko aukera

Covid-19arengatik izandako konfinamendu garaiean, Orendaingo Larreta esnekiak eta Zizurkilgo Aranburu oilategiko arrautza eta sagar zukua zuzenean jasotzeko aukera izan dugu herrian. Hasera batean, zerbitzu hau konfinamenduak irauten zuen bitartean eskaintzea zen asmoa, baina izan duen erantzuna ikusita eta pixkanaka egoera lehengora itzultzen doan heinean, produktu hauek herrian jasotzen jarraitzeko aukera aztertzen gabiltza, baina horretarako, garrantzitsua da herritarren ikuspuntua eta interesa ezagutzea. Gai honen inguruan azalpenak eman eta zuen iritzia jasotzeko bilera informatibo bat egingo dugu uztailaren 9an, osteguna, 19:00etan erabilera anitzeko gelan. Babes neurriak eta distantziak mantentzen saiatuko gara baina betetzeko zailtasunak baleude ere maskarila ekartzea komeni da.

COVID-19aren ondorioz 12 urte bitarteko haurren zaintzarako laguntzak

12·06·2020

COVID-19aren ondorioz 12 urte bitarteko haurren zaintzarako laguntzak

Covid-19aren ondorioz, hezkuntza zentroen itxierak, O-12 urte bitarteko haurren zaintzarako eragozpenak arintzeko laguntzak abian jarriko ditu udalak. Bi lerro izango ditu laguntzak, batetik Covid-19 aren ondorioz 12 urte bitarteko haurren zaintzarako egin diren kontratazioak diruz lagunduko dira eta bestetik adingabeen zaintzarako soldatarik gabeko baimen eskaerak sortutako kalteak konpentsatuko dira. Informazio gehiago nahi duenak udaleko web orrian edo udalean bertan eska dezake.

Ludoteka zerbitzua bertan behera

12·06·2020

Ludoteka zerbitzua bertan behera

Udalak urtero antolatzen duen udarako ludoteka zerbitzua aurrera eraman edo ez lantzen eman dugu azken epealdia. Covid-19 a dela eta sorturiko egoerak ez du bermerik ematen, behar diren neurriak hartuz, udalekuak antolatzeko, beraz, Ikaztegietako udalak udalekuen antolaketa lanak bertan behera uztea erabaki du. Guztion eta bereziki gure umeen osasunaren alde, erabaki zentzudunena udarako ludoteka ez antolatzea dela uste dugu. Ez da gustuz hartutako erabakia, baina une honetan zentzuz eta arduraz jokatzea da garrantzitsuena.

San Joan surik ez da izango

12·06·2020

San Joan surik ez da izango

Bizi dugun osasun krisia dela eta, urtero plazan egiten den San Joan bezperako sua ez egitea erabaki du Kultura batzordeak. Kostata hartutako erabakia izan da, baina zentzuz eta arduraz jokatzea dagokigu guztioi. Herritar ugari elkartu ohi da plazan afaldu eta gau majikoaz gozatzeko. Festa giroan, herritarren arteko distantziak mantendu ahal izatea zaila izango delakoan gaude, eta egokiago ikusi dugu aurten bertan behera uztea. Guztion osasuna lehenesten dugu. Aurten ez, baina hurrengo urtean guztion artean hobeto ospatuko dugu! San Lorentzo jaien prestaketa momentuz geldirik dago. Aurten ez dira ohiko festak ospatuko, baina aurrerago emango da horren berri.

2020ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen mahaiaren osaketaren zozketa

12·06·2020

2020ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen mahaiaren osaketaren zozketa

2020ko ekainaren 16an egingo da, eguerdiko 13:00etan.

Ekainaren 9tik aurrera Udal bulegoetan aurrez aurreko zerbitzua ematen hasiko da

05·06·2020

Ekainaren 9tik aurrera Udal bulegoetan aurrez aurreko zerbitzua ematen hasiko da

Derrigorrezkoa izango da udal eraikinean maskarilarekin sartzea. Barruan, bi metroko gutxieneko distantzia mantendu beharko da eta arreta lekura iritsi orduko bertan egongo diren gelekin eskuak garbitu beharko dira. Administraritza betiko ordutegian egongo da zabalik. Ordainketak egiteko, esku dirua erabiltzea ekidingo dugu. Horretarako txartel bidez ordainketa egiteko aukera jarri dugu. Gizarte langilea, ohi bezala, astelehenetan etorriko da. Aurrez aurreko hitzorduekin ekainaren 15ean hasiko da eta berarekin aurrez aurreko arreta nahi duenak, ezinbestekoa izango du ordua hartzea 943653329 telefono zenbakian. Hitzordua ez duenak ez du gizarte langilearen arretarik jasoko. Liburutegia ohiko ordutegian irekita egongo da, astearte edo ostegunetan 16:30etatik 18:30ak bitarte. Liburuak maileguan hartu edo itzultzeko zerbitzua bakarrik emango da, ezingo da liburutegian egon. Bertako arduradunak adierazitako ohartarazpenak jarraitu beharko dira.

Frontoia eta gimnasioa zabalik

05·06·2020

Frontoia eta gimnasioa zabalik

Datorren astetik aurrera kiroldegiko frontoia eta gimnasioa irekiko ditugu. Jaurlaritzak ezarritako araudiari jarraituz, derrigorrezkoa izango da aldez aurretik ordua hartzea eta segurtasun nahiz higiene neurriak errespetatzea. Aldagela eta komunak ezingo dira erabili. Astelehenetik ostiralera, goizero 4 orduz egongo dira irekita kirol instalakuntzak, bi txandetan antolatuta: 7:30etatik 9:30etara eta 10:00etatik 12:00etara. Ordua hartzeko Udaletxera deitu beharko da, 943653329 telefono zenbakira.

Zaborra ateratzeko ordua

05·06·2020

Zaborra ateratzeko ordua

Gogorarazten zaizue zaborra 22:00etarako atera behar dela. Asko, ohituta gaudee beranduago pasatzen direnez, beranduago ateratzera gure zaborra, baino azken aldian ohi baino goizago pasa dira eta herritar batek baino gehiagok ohi bezala atera duzue zaborra eta jaso gabe geratu zaizue. Beraz, gogoratu 22:00etarako zaborra ateratzeaz, ez baduzue jaso gabe geratzea nahi.

Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeetarako hautesle zerrenda

21·05·2020

Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeetarako hautesle zerrenda

2020ko uztarilaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako hautesle zerrendak ikusgai daude. Noiz: maiatzaren 25etik ekainaren 1era bitarte. Non: Udaletxeko bulegoetara deituz 943653329 telefonora.