Publicador de contenidos

Hitzaldia: “Mendebaldeko Sahara: gerra bizia eta giza eskubideen zapalketa”

05·05·2021

Hitzaldia: “Mendebaldeko Sahara: gerra bizia eta giza eskubideen zapalketa”

Noiz: Maiatzak 14, ostirala 19:00tan Non: Erabilera anitzeko aretoa Izen ematea: Udaletxean edo telefonoz (943653329). Azken eguna Maiatzak 12. *Covid19 dela eta ezarritako aforoa kontrolatzeko, aurrez izena eman beharko da eta herritarrek izango dute lehentasuna

Irarkurle taldea

05·05·2021

Irarkurle taldea

Eguna: Maiatzak 27, osteguna Ordua: 18:30 Non: Udal liburutegia Liburua: Ni, Vera Izen ematea: Udaletxean 943653329 zenbakian Izen ematea beharrezkoa da osasun neurriak bete ahal izateko

Herri barruko abiadura

05·05·2021

Herri barruko abiadura

Azken boladan herri barruan, Errotagain, Elizalde eta Aiututik udaletxe zaharraren atzera doan eremuetan ibilgailuak abiadura bizian ibiltzen direla kexatu dira herritarrak. Herri txikia izanik eta haurrak beraien erara ibiltzen direla jakinda, abiadura zaintzea eskatzen zaizue ezbeharrik gerta ez dadin.

Kiroldegiko aldagelak irekita

05·05·2021

Kiroldegiko aldagelak irekita

Aste honetatik aurrera kiroldegiko aldagelak erabilgarri egongo dira. Gehienez, bi lagunek erabili ahalko dituzte aldi berean, eta osasun eta higiene neurri guztiak errespetatu beharko dira.

Ikaztegietako 7. Euskal Azoka

12·04·2021

Ikaztegietako 7. Euskal Azoka

Urte zaila pasatzen ari gara, baina Ikaztegietako Kultura Batzordeak azoka antolatzea erabaki du, segurtasun neurri guztiak betez. Apirilaren 25ean, igandean, izango da 10:00etatik 14:00etara. Plazan 20 postu ezberdin egongo dira segurtasun tarteak errespetatuz: baserriko produktuak, landareak, edariak, artisau lanak, jantziak, liburuak, pintura erakusketa, musika... Plazan sarrera puntu bat eta irteera puntu bat egongo dira, eta nola ez, pilaketak saihestu beharko dira. Antolakuntzan daudenei kasu egitea, eta bete beharreko arauak errespetatzea beharrezkoa izango da.

Ikaztegietako Haurreskolan izena emateko epea zabalik

12·04·2021

Ikaztegietako Haurreskolan izena emateko epea zabalik

Ikaztegietako Haurreskolan izena emateko epea zabalik apirilaren 12tik apirilaren 21era.

'Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!'

25·03·2021

'Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!'

Aurten KORRIKArik egingo ez denez, AEKtik 'Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!' dinamika jarri da abian. Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu da zita eta Ikaztegietarrok ez gara gutxiago izango! MARTXOAK 28, IGANDEA, EGUERDIKO 12:00etan, PLAZAN elkartuko gara. Bertan Euskal Herrian Euskaraz abestia abestuko dugu elkarrekin AEK ekarpen ekonomikoen beharrean da. Ekarpenak egin nahi izatekotan esteka honen bitartez egin daitezke: https://www.aek.eus/ekarpenak/ BEROTU AHOTSAK ETA JANTZI PETOAK. IGANDERA ARTE!!

Irakurle taldea martxoaren 23an

18·03·2021

Irakurle taldea martxoaren 23an

Irakurle taldearen hurrengo saioa martxoaren 23an izango da. Landuko den liburua Katixa Agirreren "Amek ez dute" izango da.

Irrien Lagunak 10 urte!

01·03·2021

Irrien Lagunak 10 urte!

Irrien lagunak 10 urte! ikuskizuna eskainiko digute Noiz: Martxoak 5, ostirala 17:00tan Non: Herriko plazan (eguraldi txarra egingo balu kiroldegian izango da saioa) Norentzat: Adin tarte guztietako umeentzat egokia Izen ematea: Udaletxean edo telefonoz (943653329) ume zein gurasoek eman beharko dute izena. Azken eguna osteguna *Covid19 dela eta ezarritako neurriak errespetatu behar dira

MARTXOAK 8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

01·03·2021

MARTXOAK 8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat eginez, elkarretaratze zaratatsua egingo dugu herrian. Martxoak 8, astelehena 18:00tan plazan. Ekarri norberak bere kazuela, zartari, txistu…!!! DENA ALDATU SISTEMA ARRAKALATU! *Covid19 dela eta ezarritako neurriak errespetatu behar dira

Euskal Azoka

01·03·2021

Euskal Azoka

Apirilaren 25erako azoka egun polit bat antolatzeko ahaleginean gabiltza kultura batzordeko kideak, aurreko urtean egoerak behartuta ezin izan baikenuen azoka burutu. Herritarrak beraien produktuak saltzeko postua jartzera animatzen zaituztegu. Horretarako nahi duenak udaletxean izena eman eta zehaztu dezala zer eskainiko duen. Izena emateko azken eguna martxoak 12

Hegazti gripea

17·02·2021

Hegazti gripea

Gipuzkoako Foru Aldunditik Hegazti Influentza Oso Patogenoaren (Gripe aviar) gaitzaren hedapenaren inguruko jakinarazpen bat bidali digute. Gaitz honen hedapena ekidin eta kontrolatuta eduki ahal izateko, etxean autokontsumorako hegaztiak dituzuenok, ez daudenez erregistratuta, Foru Aldundiarekin harremanetan jarri behar duzue zuen hegaztien erregistroa egiteko. Horretarako, eskualdeko nekazaritza bulegoan hitzordua eskatu beharko duzue, erregistroa egitera bertaratzeko.