23·11·2021
ABENDUAK 3 "Euskara Tolosaldean: kartografia bat” hitzaldia 18:00tan erabilera anitzeko aretoan. Galtzaundi Euskara Taldearen eskutik. “Geldialdia: ezagutza gora, baina erabilera trabatua. Atzerakada: arnasguneen galera nabarmena. Euskararekin lotutako adierazleek kezka sortu dute azken urteetan, batez ere eremu euskaldunean. Zer gertatzen ari da? Azken hamarkaetan eskualde euskaldun batean izandako bilakaeraren analisia egin nahi du lan honek, informazio estatistikoa ustiatu: Tolosaldea hartu da aztergai, eskualdeko 28 herriak, eta aldagai soziolinguistikoa eta bestelakoak gurutzatu dira, joera eta horren oinarriak zein diren jakiteko. Euskal Herriko eskualderik euskaldunenetako da Tolosaldea, baina ñabardura haundiak daude herri batzuetatik besteetara. Urteotako aldaketa soziolinguistikoei buruzko iritziak eta ikuspegiak datuekin kontrastatzea, helburu horixe du aztergai honek.” *Jarraian mokadutxo bat hartuz gaiaz hitz egiteko aukera egongo da.
23·11·2021
Bigarren eskuko Azoka bertan behera
Igandea azaroak 28, herrian egitekoa zen I. Bigarren Eskuko Azoka bertan behera geratzen da. Arrazoi nagusien artean postua jartzeko izena eman duen herritar kopurua dago, baina lasai egon beste egun batean azoka aurrera eramateko beste ahalegin bat egingo dugu. Beraz ez bota etxean dituzuen gauzak eta oraindik ez baduzu egin, hasi begira zer ez duzun erabiltzen eta animatu hurrengo azokan parte hartzen.
23·11·2021
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna
AZAROAK 25 - Elkarretaratze zaratatsua, 18:30ean zubian. Ekarri zure ontziak zarata ateratzeko!
23·11·2021
Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria
KATALOGOA.EUS web-orriak 8.000 produkturen erreferentziak jasotzen ditu. Urteko garai hau seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez, Euskal Herriko udal eta mankomunitatetako 100 Euskara Zerbitzuk baino gehiagok. Aurtengoa 23. edizioa da. Bai web-orriak zein paperezko edizioak, biek ere itxura berriak estreinatu dituzte eta jasotzen dituzten produktuak bi atal nagusitan erakusten dituzte: atal bat 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua, eta bestea 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua.
11·11·2021
Ikaztegietan kontsumoa eztabaidan
Ikaztegietako I.Bigarren Eskuko Azoka – AZAROAK 28 8:00-9:00: Produktuak eramateko ordua 9:00-10:00: Antolaketa 10:00: Azokaren irikiera 13:00: Itxiera
11·11·2021
Herrigintza kirol elkarteak antolatuta, XXX. Ikaztegietako herri krosa ospatuko da azaroaren 21, igandean. Urtero moduan bi ibilbide izango dira: - 10:45etan herriko haurren kros txikia, rotondatik rotondara. Ez da lehiaketa izango. - 11:00etan helduena, 10 km-ko ibilibidea, zirkuitu zirkularra, hiru bira zirkuitu berdinari. 18 urtetik aurrerakoentzat. Ondoren hamaiketakoa izango da. Izen ematea www.herrikrosa.eus webgunean, karrera hasi baina ordu bete lehenago arte egongo da aukera. Ez da izen emate presentzialik egingo. HERRI BARNEA ITXITA EGONGO DA 10:45–12:00 ORDUTEGIAN BERAZ, DENBORA TARTE HORRETAN HERRITIK ATERA EDO SARTU BEHAR DUENAK KONTUTAN IZAN DEZALA.
05·11·2021
Ikaztegietan jolas eremu natural berriak sortzeko lanean gabiltza eta erabiltzaile izango zaretenen (ume zein heldu) laguntza behar dugu proiektuari azken ukituak emateko. Horregatik, datorren astean, azaroak 9an, 16:15-tan udaletxeko erabilera anitzeko gelan egingo den aurkezpen bilerara gonbidatzen zaituztegu. Parte-hartzea garrantzitsua dela iruditzen zaigu, zuen iritziak eta ekarpenak kontuan hartuko baitira jolastokiei azken forma ematerako orduan. Animatu eta etorri aurkezpenera!
05·11·2021
Oinarrizko lehen laguntza ikastaroa
·Eguna: Azaroak 12 ·Ordua: 18:30etan ·Non: Erabilera anitzeko aretoan. ·Hitzlaria: Maider Gonzalez herritarra, Gurutze Gorriako kidea.
05·11·2021
Bi saio izango dira, bata azaroaren 16an eta bestea abenduaren 9an. Izena emateko, Udaletxean edo 943653329 telefonora deitu.
05·10·2021
Aurreko batean jakinarazi genizuen moduan, denbora batez udaletxean telefonorik gabe egon gara. Ohar honekin jakinarazten dizuegu dagoeneko martxan dugula.
05·10·2021
TIPI-TAPA eta Oroimen Tailerra berriro ere martxan
Tipi-tapa eta oroimen tailerrarekin hasteko asmoa du Ikaztegietako udalak. Bi ekintzak osasun neurriak jarraituz gauzatuko dira eta momentuz, tipi-tapan ibilaldia bakarrik egingo da, ez da hamaiketakorik izango. TIPI-TAPA Urriaren 14tik aurrera, ostegunero, 10:00etan. Aurreko urteetan bezela bi ibilaldi izango dira, luzea eta motza. OROIMEN TAILERRA Urriaren 19tik aurrera, astearte eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara. Izena emateko udaletxera gerturatuta edo 943.65.33.29 zenbakira deituta.
24·09·2021
Zentralitako arazo baten ondorioz, udaletxean telefono finkorik gabe gaude. Zentralita berria jarri beharra daukagu eta lan horiek gauzatzeak bere denbora dakar. Urriaren hasiera aldera zentralita berria prest izatea espero dugu. Bitarte horretan telefono finkorik gabe egongo gara. Beraz, udaletxearekin harremanetan jarri nahi baduzu, bertara gerturatu edo bidali mezu bat udala@ikaztegieta.eus helbidera. Barkatu eragozpenak.