02·02·2023
Dei egiten dizuegu herritar orori festa hauen antolaketan esku bat botatzeko, guztien artean denon gustuko ekintzez osaturiko egitarau bat prestatzea baita helburua. Animatu hau aurrera eraman eta ideiak biltzeko, OTSAILAK 7 asteartea, 17:30tan, udaletxean egingo den bilerara.
02·02·2023
Azken urteetako ohiturari jarraituz, 2 urtez behin egin ohi den Euskal Azoka antolatzen gabiltza. APIRILAREN 22an izango da, egun guztiko egitarau bat osatzen ari gara eta aurrerago emango zaizue egitarauaren berri.
02·02·2023
Eguberrietan zozketatu ziren Errigorako 4 saskietako bat jaso gabe geratu da eta berriz egin dugu zozketa.
26·01·2023
Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautuko duen Udal Ordenantzaren galdeketa publikoa
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1. artikuluan xedatu denaren arabera ERAGIN LINGUISTIKOAREN EBALUAZIOA arautzen duen UDAL ORDENANTZAren galdeketa publikora bideratzen dugu gure web-atariaren bidez, bertan jasotzeko Ordenantzak zein norbanakorengan eta erakunde adierazgarritan eragina izan dezakeen eta norbanako nahiz erakunde adierazgarri horien iritzia, Otsailaren 1etik otsailaren 28ra.
24·01·2023
Ikaztegietako nerabeekin aisialdia antolatzeko proiektua
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria saila eta Ikaztegietako Udala elkarlanean ari gara joan den urria ezkero, eta urte berriarekin batera, Herri txikietako nerabeen sustapenerako hezitzaile taldea kontratatzeko proiektu pilotua aurkeztu nahi dugu. Proiektuaren nondik norakoak azaldu, elkar ezagutu eta zalantzak argitzeko, aurkezpen bilerak antolatu ditugu. Aurkezpen bilerak, otsailaren 1ean, asteazkenean izango dira udaletxeko erabilera anitzeko gelan, gurasoei zuzendutakoa 19:00etan eta gazteei zuzendutakoa 19:45etan.
24·01·2023
Badira urte batzuk herriak ez dituela ospatzen hain ospetsu, ezagun eta gogoko ditugun ihauteriak. "Pako Belea" konpartsa berriak ematen digu aurten aukera berriro ere denak mahai ondoan biltzeko eta nola ez festa giro batean murgiltzeko. Ume zein heldu, atera etxean ditugun trapu koloretsu horiek eta mozorrotu gaitezen egun batez! *Afarirako txartelak salgai izango dituzue OSTATUAN, OTSAILAK 11a BITARTEAN *Arazoren bat baduzue menuarekin txartelak erosteko garaian jakinarazi eta izen-abizenak eman, jaki bereziak eskatu ahal izateko.
11·01·2023
Oraingoan, duela 2 urte bezala, 8.Euskal Azoka egin behar dugu apirilaren 22an. Alde batetik hau guztia lotu eta antolatu egin behar da, eta bestetik, egunean bertan ere ez da lanik faltatzen. Esku bat botako lukeen jendearen berri izatea ez zaigu gaizki etorriko. Azokaren eguna ate joka dugu eta kultur ekintzak prestatzen ere hasi beharrean gaude. Beste behin, Kultur batzordeak herritar guztioi gonbita luzatzen dizuegu, bakoitzak lagundu dezakeen moduan, parte hartzera. Ongi etorriak izango zarete ASTEARTEA 17 arratseko 17:30etan egingo den bilerara.
11·01·2023
Urteko lehen irakurle taldearen saioak
Urtea hastearekin batera bueltan dira irakurle taldearen saioak: - AZKEN ETXEA Arantxa Urretabizkaia Otsailak 23, osteguna 18:30etan liburutegian Dinamizatzailea: Oihana Iguaran - BAR GLORIA Nerea Ibarzabal Apirilak 27, osteguna 18:30etan liburutegian Dinamizatzailea: Oihana Iguaran.
11·01·2023
Lehen epealdiko 15 egunak pasata, bi saski falta dira jasotzeko. Beraz, ordezko zenbakiak udaletxetik pasa zaitezkete saria jasotzera. (078 eta 062 zenbakiak) Bigarren epealdia pasa eta jaso gabe baleude berriz zozketatuko genituzke.
11·01·2023
Desfibrilagailu bakarra udalerrian
Udaletxe zaharraren sarrerako desfibrilagailua bateri baxuarekin dago eta kendu egingo da, beraz, berria jarri dela jakinarazi bitartean kiroldegiko goiko sarreran dagoena bakarrik izango da herrian. Berria eskatuta dugu baina txip arazoak direla medio stock arazoekin daude eta denboratxo bat pasako da berria izan arte.
23·12·2022
Udalak herritarren artean Errigorako lau saski banatuko ditu. Zozketa abenduaren 23an egin da Herri Eskolan eta zenbaki sarituak honako hauek izan dira: 196 (ordezko zenbakia: 139) , 171 (ordezko zenbakia: 160), 169 (ordezko zenbakia: 078) eta 092 (ordezko zenbakia: 062). Zenbaki saritua duten herritarrak Udaletxetik pasatu beharko dira saskiaren bila. 15 egun pasa ondoren saskien bila pasatu ez badira, ordezko zenbakiak hartuko dira kontutan.
20·12·2022
Zabor bilketan aldaketa Eguberrietan
Abenduak 24 eta 31n ez da errefuxaren bilketarik egingo. Abenduak 25 eta urtarrilaren batean, bi frakzio jasoko dira, organikoa eta errefuxa.