Saltar al contenido
Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Portlets anidados
Noticias

Tipi-tapa 22-23 denboraldia

22·09·2022

Tipi-tapa 22-23 denboraldia

Ariketa fisikoa egitera bultzatzea eta elkarren arteko harremanak sustatzea du helburu Ikaztegieta Tipi-tapa ekimenak. Urriaren 6an emango zaio hasiera 2022-2023 denboraldiari. Ostegunero, 10:00etan izango da irteera ordua udaletxe azpitik. Ekimenean, adin talde ezberdinei egokituriko ibilbideak egingo dira. Ordu beteko inguruko ibilalditxoaren ondoren, kafe baten bueltan, herriko ostatuan solasaldia egiteko aukera izango da. Izena ematea udaletxean egingo da irailaren 29a bitarte. Animatu parte hartzera!

Oroimen tailerra

22·09·2022

Oroimen tailerra

Aurreko urteetan moduan, 2022-2023 denboraldian ere oroimen tailerra izango da. Saioak euskeraz izango dira, astearte eta ostegunetan 16:00-18:00 ordutegian udaletxe azpiko aretoan. Tailerrean elkarren arteko harremanak bultzatzeaz gain, oroimen maila, gaitasun intelektuala, autonomia eta ongizatea hobetzeko lanketa egiten da. Memoria estrategia eta teknikak ere erakusten dira. Ekintza aurrera eraman ahal izateko gutxieneko taldea behar denez, izen ematea beharrezkoa da, irailaren 29a bitarte udaletxean.

Urritik aurrera mediku kontsultategia herrian

22·09·2022

Urritik aurrera mediku kontsultategia herrian

Udarako geldialdiaren ostean, urriaren 4tik aurrera berriz ere, mediku kontsultategia izango dugu kiroldegian kokatuta dagoen gelan. Asteartetan etorriko da, 12:00-13:00 ordutegian eta hitzordua hartzeko asteartean bertan goizeko 9:30ak arte egin ahalko da. Herrian bertan zerbitzu hau edukitzeak lan haundia eskatzen du eta zerbitzuak jarraipena izan dezan, beharrezkoa da erabilera izatea. Beraz, animatzen zaituztegu posible denean behintzat, herriko ordutegia lehenestea.

Visor de contenido web
Visor de contenido web

Visor de contenido web

Visor de contenido web
Goierriko hitza Goimen Herritarrekin martxan euskadi.eus gipuzkoa.eus gipuzkoa.eus gipuzkoa.eus