12·04·2021
Urte zaila pasatzen ari gara, baina Ikaztegietako Kultura Batzordeak azoka antolatzea erabaki du, segurtasun neurri guztiak betez. Apirilaren 25ean, igandean, izango da 10:00etatik 14:00etara. Plazan 20 postu ezberdin egongo dira segurtasun tarteak errespetatuz: baserriko produktuak, landareak, edariak, artisau lanak, jantziak, liburuak, pintura erakusketa, musika... Plazan sarrera puntu bat eta irteera puntu bat egongo dira, eta nola ez, pilaketak saihestu beharko dira. Antolakuntzan daudenei kasu egitea, eta bete beharreko arauak errespetatzea beharrezkoa izango da.
12·04·2021
Ikaztegietako Haurreskolan izena emateko epea zabalik
Ikaztegietako Haurreskolan izena emateko epea zabalik apirilaren 12tik apirilaren 21era.
25·03·2021
'Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!'
Aurten KORRIKArik egingo ez denez, AEKtik 'Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!' dinamika jarri da abian. Euskal Herriko txoko guztietara zabaldu da zita eta Ikaztegietarrok ez gara gutxiago izango! MARTXOAK 28, IGANDEA, EGUERDIKO 12:00etan, PLAZAN elkartuko gara. Bertan Euskal Herrian Euskaraz abestia abestuko dugu elkarrekin AEK ekarpen ekonomikoen beharrean da. Ekarpenak egin nahi izatekotan esteka honen bitartez egin daitezke: https://www.aek.eus/ekarpenak/ BEROTU AHOTSAK ETA JANTZI PETOAK. IGANDERA ARTE!!