Historia

Hiriaren iturburuak ezezagunak dira eta bere erakuntzaren lehen uneei buruzko berriak urriak dira. Daitekeena da jada XIII. mendean, Nafar erregeek kolektibitatea ezagutzea. Aipaturiko lurraldean erreinatzaileak 1.374. ean Tolosarekin elkartzea erabakitzen du bere tutoregoa eta babesa bilatuz.

Hiriarekin auzi ezberdinak eutsi zituen honen zama ekonomiko eta judizialen banaketari buruzko asmoak bidegabekotzat edukitzeagatik. Tolosar tutoregotik askatu nahiak 1.615-ean sortu ziren, Felipe II. erregek hiritasuna ematerakoan.

1.625-ean ahuleria ekonomikoagatik, Alegia eta Orendainekin elkartu zen Aizpuruako Batasuna osatuz, Batzar Nagusietara ordezkari bakarra bidaltzeko asmoarekin. Esandako Batasunaren ezereztapenaren ondoren libreki jokatzen hasi zen. Haatik XX. mendeko bilakaera sozio-ekonomiko azkarrak.

1967. urtean Ikaztegieta, Orendain eta Baliaraingo herriak bildu ziren, beste herri agrupazio bat gauzatuz "Iruerrieta". Entitate honek Ikaztegieta buru zuelarik 1989. urte arte iraun zuen, Orendain eta Baliarraingo herritarrek banatzea erabaki zuten arte. Urte bat pasa zen aintzinako izena eta nortasuna berreskuratu arte berriz ere.

Ikaztegietan, beste herri batzuetan bezala, handikien familien etxebizitzak ezarri ziren eta herriaren garapenean zuzenki parte hartu zuten. Familia hoien artean agertzen dira:

  • Artano, Beibacar, Benzuncibar eta Iturrioz, Ikaztegietako jatorrikoak
  • Lizarza, izen berdina duen herrikoak Berecibar, Erbeta eta Lopetedi, Bergaratik, Artigatik eta Baliarraindik etorriak.
  • Larumbe, arbaso nafarrak dituztenak Aipatu familiekin batera, beste izen bat ere aipatu behar da, Martin de Zelayeta y Lizarra Jauna, herri honetako Aiutuzar etxeko semea eta Leongo apezpikua izan zena 1720 eta 1728 urteen artean.

Ezin ahaztu ere, Loperdin bizi zen "señoritoa" Bernardino de Arsuaga, Oilakandegi, Ostatu Berri, Urtzain eta Loperdi Berri etxeen jabe izan zena, Orendain eta Tolosan beste jabego batzuk ere bazituelarik. Herrian berak bakarrik omen zeukan etxean ura eta eguerdiko 12etan etxeko ateak irekitzen zituen jendeak ura hartzeko aukera izan zezan. Herrian ez omen zen ibiltzen, eliza edo ehizera joateko besterik ateratzen ez zelarik.