Ikaztegitako Haurreskola

Zentro hau Ikaztegietako Udalak sortu, mantendu eta zaintzen du eta HAURRESKOLAK Partzuergoak kudeatzen du, bi erakundeek sinatutako hitzarmenaren bidez. 2014-2015 geroztiz eskolako eraikinean kokatzen da eta 10 umeentzako lekua du.

  • 16 aste eta 2 urte bitarteko haurrentzat da.
  • Haurra jaio aurretik ezin izango da izena eman. Haurraren heziketa osoa garatu, heziketa-prozesuan izan ditzakeen hutsune eta gabeziak prebenitu eta konpentsatuko dituen heziketa erraztu. Heziketa orokorra sustatu, heziketa sortzailea programatu eta gurasoei heziketa paraleloa eskaini.

Ordutegia eta egutegia:

  • Haurreskolek irailetik uztailera bitartean eskainiko dute zerbitzua, bi hilabete horiek barne. Haurreskolako-egutegia familia guztiei emango zaie ikasturte hasieran eta bertan adieraziko dira, haurreskolak haurrak hartuko dituen egunak, baita oporraldiak ere.
  • Haurreskola 8:15etik 15:15etara dago zabalik.
  • Haurreskolak Partzuergoan sartzen den haur orok egokitze-epea beharko du.

Izena emateko epea:

  • Maiatzean: Irailean, urrian edo azaroan hasteko.
  • Urrian: Abenduan, urtarrilean edo otsailean hasteko.
  • Urtarrilean: Martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasteko

Matrikularekin batera Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Matrikula-inprimakia
  • Egokitzapen-aldia: 91 € (matrikula formalizatzean ordainduko dena)
  • Gurasoen edo ordezkari legalaren NANaren kopia.
  • Familia-liburuaren kopia.
  • Barematzeko eta hileko kuota zehazteko beste dokumentuak.

- Pertsona fisikoen azken errenta-aitorpena.

- Familia-unitatearen errolda-agiria edo aitaren edo amaren lantokia udalerrian bertan dagoelaziurtatzen duen agiria.
- Enpresak emandako lan-egoeraren egiaztagiria.
- LANBIDEko (INEM) txartela, langabezian egonez gero.
- Guraso bakarreko familiaren egiaztagiria.
- Haurrak, aitak, amak edo neba-arrebaren batek duen ezintasun egiaztagiria.
- Familia ugariaren egiaztagiria.

Jatorduak:

  • Hezkuntza-langileek emango diete jaten haurrei.
  • Haurrei janaria emateko unean hura baldintzarik hoberenean egon dadin, Haurreskolak-eko Partzuergoak Haurreskolan jaten geratzen diren haur guztiei termoa oparitzen die.
 

Deskargatu

Izen emate orria[pdf]

Izena emateko orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa - 2015-2016 ikasturtea .

 

Deskargatu

2015-2016 ikasturteko kuotak [pdf]

Zuzendaritza Batzordearen erabakia_Kuotak kudeatzeko araudia .

 

Deskargatu

Onartze arauak [pdf]

Haurren onartze-arauak eta irizpideak.- 2015-2016 ikasturtea.

 

Deskargatu

Familiarentzako informazioa[pdf]

Familientzat Informazioa - 2015-2016 ikasturtea