Ikaztegietako Herri Eskola

Herri txikia izanik, herrian dagoen eskola bakarra da eta herriko haur gehienek aipaturiko eskolan ikasten dute.

H.H. ETA L.H.ko ikasleak hartzen ditu eta gela berean zenbait adinetako ikasleak daude.Bertara hurbiltzeko garraio eta jangela zerbitzuak erabilgarri dauzka.

Ikaztegietako Herri Eskola, Gipuzkoako Eskola Txikien Elkarteko kide da. Aipaturiko elkartea, Gipuzkoako 26 Eskola Txikik osatzen dute eta guraso eta irakasleen elkarlanaren bidez, eskola txikiek dituzten arazo eta premiei irtenbide bateratua ematea du helburu.

 

 

 

  • Helbidea: San Lorentzo Plaza 27
  • Telefonoa: 943 652 171
  • Fax: 943 652 171
  • Posta elektronikoa: 012090aa@hezkuntza.net
  • Guraso elkartea: ikaztegitea@eskolatxikiak.org